Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Guztia urriaren 11ean, ostirala, hasi zen, goizeko 7,30ean, Donostiatik Madrilera eta Madriletik Chicagora salto egiteko.

Jauzi pare batean O´Hare aireportuko inmigrazioan hartu gintuzten, ulerterraza zen ingeles errazean eginiko lehenengo galderarekin:

Which is the motive you are coming to USA?

Erantzuna (hasi berria den baten ingelera bikainarekin):

To run the marathon.

Pasaportean zigilua bota eta Uber baten bila, maratoi batek zenbat kilometro dituen galdetzen digute, beti 42,195 kilometro direla azaltzen diogu, nahiz eta batzuei luzeago egiten zaigun zenbaitetan, eta bere taxiaren lizentzian sinadura botatzen diogu maratoia irabaziko dugula esaten diogulako.

Atsedenik gabe, puzlee-egilerik hoberena den Juancar-ek jarri beharreko fitxak erakusten dizkigu:

1-Checking-a.

2-Azokara garamatzan autobusa.

3-Dortsalak jaso.

Eta afaltzera. Non? Lehen pizzeria beteta, DUO beteta… afaldu gabe geratzen garela?

Emy Winehouse-ek No, no, no abesten zuen bezala. Chicken antzeko izena zuen jatetxe batean sartzen gara eta goseak dauden 10 aho gosetien atzean negozioa ikusi ondoren, guztien aurrean barrura sartzen gaitu.

Bekatuan lo egiteko ohe banaketa egiten dugu. Abokatua eta zorioneko batek oso eta santu lo egingo dute, aldiz Patxi-Luismi eta Juanjo-Juancar-ek hartzen besarkada moduan lo egingo dute.

Jet-lag delakoari kasu eginez, Chicago barku batean ikusi eta eraikinen puding-a, zein Downtown-a zeharkatzen duten ibaiaren inguruko izenak ezagutu aurretik, korrika egitera irteten gara argazki batzuk ateratzeko aitzakiarekin.

Arraioa, arraioa, zein nolako hotza, 2 gradu soilik… edo gutxiago.

Ez dugu ba katarroa harrapatuko eta bihar guztiak ohean, ezta?

Bazkaldu, maratoi aurreko gosaria erosi eta hotelera hankei atseden ematera.

Baten batek fortasec delakoa hartu behar izan zuen, hotzak edo beste zerbaitek etorkizuna belztu nahi zuela zirudien eta.

Afaria Bostonen ezagutu genuen Magiano italiarrean erreserbaturik genuen, pasta, pasta eta pasta jateko.

Zuzenean ohera goaz “izatezko” bikoteekin “maitasuna” partekatzen jarraitzeko eta bihar Chicagotik barrena azkar ibiltzeko, atseden hartzera.

Juancar-ek antolaturiko hotela irteera-gunetik oso gertu dago. Beraz, gosaldu eta San Silvestrea korrika egitera bagindoazen antzera, oinez gerturatzen gara, arropa, beso-erdi eta eskularruekin, hotz egiten bait du, hobeezin hegan egiteko.

Amerikar ereserkia.

Bang!

Behobiaren antzera, irteera mailakatuan, basapizti guztiak ihesaldian irteten dira.

Eguna ia hobeezina da, iragarpenaren arabera haizerik egongo ez bait zen 10,30ak arte, zertxobait lehenago azaldu zen arren.

Guztiak dakigun bezala egiten dugu korrika, Patxik, bazkaltzera berandu ez iristeko asmoz, Luismiren abiadurari eusten dio, Mariajeri laguntzen ari zaiona, txinatar batekin topo egiten duten arte, bai, bai, ikurrinak lau haizeetara zeramatzan txinatar batekin.

Ezin aukera pasatzen utzi eta geratu egiten dira, ikurrinetariko bat hartu eta amaieran guztiak “indarrez soberan” iristen gara, zoriontsu eta gure txostenean Major bat gehiagorekin.

Etxekolanak egin ostean, Kennedy ezagutzeko debaldeko edana dugu. Zuria ez dela ohartzen gara, ezta gizonezkoa ere, bazkaria zerbitzatu eta garagardoak ateratzen dizkigun emakumezko zerbitzaria baizik.

Birsortzeko paseatu, hidratatzeko afaldu eta partekatutako oheetan bekatua egiten jarraitzera.

Triathloira pasatzen gara eta Chicago bizikletaz zeharkatzen dugu, jan, edan, jan, edan eta berriro ere edateko geratuz.

Ohartu gabe, bosteko taldeetan House of Blues izeneko toki batean “barneratzen” gara, Connie ezagutzeko helburuarekin, Barrio Sesamoko zerbitzaririk berritsuena.

Soilik agertokira igo eta Blues-a jotzen hastea falta zaigu.

Jada abenturaren amaiera iristen ari da, Chinatown, Little Italy eta halakoetatik barrena 32 kilometro egiten ditugu oinez. Baita bidaieko gazteenarentzako, Mariajeren semea den Urtzirentzako, Aho-seruma bilatzen, zerbaitek min egin bait dio. Eskerrak hizkuntza ongi menderatzen dugun, gauzak hala txinatar batek Mariajek eskaturikoaren antzeko zerbait lortzen digu. Urtzik hobera egin zuen eta Mariaje taldera itzuli zen, ez zuen-eta DUE Pizzeriako Pizzas Chicago Style direlakoak dastatu gabe itzuli nahi.

Beste moduan izan ezin zitekeen bezala, Sergio izeneko zerbitzaria ezagutu genuen, Bizar Beltza, jaiotzez kolonbiarra, baina Mocedades-en maitalea.

Beraz gure afaria eta abentura Chicagon abesti honekin amaitu genuen:

Eres tú como el agua de mi fuente

Eres tú el fuego de mi hogar

Eres tú como el fuego de mi hoguera

Eres tú el trigo de mi pan

 

Como mi poema eres tú, eres tú

Como una guitarra en la noche

Todo mi horizonte eres tú, eres tú

Así, así eres tú

 

Eres tú como el agua de mi fuente

Eres tú el fuego de mi hogar

Eres tú como el fuego de mi hoguera

Eres tú el fuego de mi hogar

Eres tú como el agua de mi fuente

 

Bidai bai, maratoi bat, hiri bat, talde bakar bat.

Gogora ditzagun helmugan gure kideek eginiko denborak:

Alberto Manzanares 2h 42m

JuanCar Arregui 3h 00m

Juantxo Landaberea 3h 13m

Juanjo Gibaja 3h 38m

Soroa 3h 44m

Patxi 4h 01m

Luismi 4h 01m

Mariaje 4h 02m

Zorionak guztioi Donostiarrak familiako kide guztion partez!