Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Izen emateak interneten bidez soilik egin ahal izango dira.

Epea 2020ko urtarrilak 1ean irekiko da, martxoak 12 arte, edo dortsalak agortu arte. Lasterketa egunean ez da inungo izen ematerik onartuko. Web bidez burututako izen ematea ez da ontzat emango ordainketa guztiz burutu arte.

Ohiko izen emateak. Izen ematearen kostua 12 eurokoa izango da otsailaren 16ra arte, 23: 59an, eta 14 eurokoa otsailaren 17tik martxoaren 12ra arte. Dortsalak eskuragarri badaude, izen-ematea aurrez aurre egin ahal izango da larunbatean, hilak 14, 16:00etatik 20:00etara, 16 euroko prezioan.

 
- UPV/EHUko unibertsitate-dortsala. UPV/EHUn matrikulatutako unibertsitarioek ere, bai ikasleek, bai AZPkoek (administrariak) eta bai PDIkoek (irakasleak eta ikertzaileak), bide beretik emango dute izena, eta kostua 6 eurokoa izango da otsailaren 16ra arte, 23: 59an, eta 7 eurokoa otsailaren 17tik martxoaren 12ra arte.
 

IZEN EMATEAK

 

Plataformaren bitartez bertan agertzen diren bi eratako batetan.

 

ROBERS PROMOZIOA: izen ematea dohainik, running material erosterakoan. Robers kiroldendetan (Donostian edo Azpeitian) internet bidezko izenematearen ziurtagiria eskatuko dizuete promozio honetaz baliatu ahal izateko.

ROCKTHESPORT orrialdetik egin ahal izango dira izen emateak

 

DORTSALEN JASOTZEA.

1/ UPV-EHUko Kirol Zerbitzuan, larunbatean, hilak 14, 16:00etatik 20:00etara eta igandean, hilak 15, 08:00etatik 9:00etara.
2/ Donostiako ROBERS dendan, Larramendi 10 kalea: asteazkena 11etik ostirala 13ra, ordutegi komertzialean.
 
Ezinbestekoa izango da NAN-a edo inskripzio ziurtagiria aurkeztea.

 

ITZULKETAK.

Jakingo duzun bezala, lasterketa hau CDK Donostiarrak taldeak antolatzen du, UPV-EHUren laguntzaren bitartez. Eta korrikalariak izanik gu ere, badakigu azken orduko lesioak azal daitezkeela, honek dakartzan hainbat ondorioekin: prestakuntza osoa burutu ondoren lasterketan ezin parte hartzea, dortsalaren dirua galtzea, eta erabili ez den dortsal hori dortsalik gabe garatu den beste lasterkari batek ezin erabili ahal izatea. Hori dela eta bi epe hauetan deuseztatu ahal izango da izen ematea:

 

     * OTSAILAREN 16a BITARTE (barne): Gastu kontzeptuan dortsalak balio duena baino bi euro gutxiago (10 € dortsal estandarra bada eta 4 € dortsal unibertsitarioaren kasuan).

 

     * OTSAILAREN 17tik MARTXOAREN 12era BITARTE (barne): Dortsalak kostatzen duenaren ehuneko berrogeita hamar (7 € dortsal estandarra bada eta 3,5 € dortsal unibertsitarioaren kasuan).

 

 

Bi kasuetan carrera@donostiarrak.com -era bidali behar da emaila, bajaren eskariarekin, eta dagokizun itzulketa egingo zaizu.

 

Lasterketaren bezperan ez da itzulketarik onartuko.

 

AZKEN ORDUKO DORTSALAK.

Dorsalak bueltan jasoko balira edo dortsalak saltzeke baleude, larunbatean salgai jarriko dira arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara EHUko kirol zerbitzuetan, 16€-ko kostearengatik.

Bertan egiten diren izenemateak eskuordainetan ordainduko dira eta erreztasunak emateko zenbateko zehatza eramatea eskertuko da.

 

Behin-behineko datuak:

 

Udaberriko lasterketaren eragile garrantzitsuetakoak dira enpresa eta erakundeak, heuren dirulaguntza eta babesari esker aurrera jotzen bait dugu

 

Mila esker guztiei.

 

BABESLEAK

logo_ndg.3p.jpg
landoo

 

 

 

 

 

KOLABORATZAILEAK

 
 

  

 
  
 

 

 

DYA  
 

 
Imagen en el mensaje Resultado de imagen de casa tiburcio