Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Donostian zehar talde batean korrika egin nahi baduzu, egizu bat gure entrenamentuekin!

Ez zaitu ezertara lotzen eta jakina da beti ere dibertigarriagoa dela lagunartean korrika egitea, gainera lan disziplina bat mantentzen lagunduko dizu. Zure maila hobetu nahi baduzu entrenamentu planak eta abar ikasiko dituzu.

 

ELKARGUNEAK

Orokorrean Donostiako 2 puntutan elkartzen gara, bakoitza bizi garen lekuaren arabera:

1) Antiguo. Ondarretarako jeitsieran dagoen iturrian. Tenis inguruan.

2) Amara. Pakearen usoaren inguruan, Karmelo ikastetxean.

Beste edono bizi bazara eta gurekin bat egin nahi baduzu, aztertu gure ibilibideak eta zatoz gurekin. Oso azkarra izan ezean, zatoz gure norabidearen kontra eta egingo dugu topo ;-)

 

ASTEKO AGENDA

Zita nagusia asteburuetan da, larunbat, igande eta jaiegunetan, hobekien datorkizunean: 7h50etan Ondarretako rampan dagoen iturrian edo 8h30etan Amarako Carmelo ikastetxeko aldamenean, Bakearen usoaren aldean. Bertan aurkituko gaituzu eta korrika egingo duzu egokien datorkizun erritmoan gutxi gora behera ordu eta laurdenez.

 

 

 

 

IBILBIDEAK

Gure ibilbideak aztertu ditzakezu honako atalean: Ezagutu Kluba/Ibilbideak

Bestalde, noizean behin, Donostiatik kanpo egiten ditugun irtenaldiak argitaratzen ditugu Edukiak/ibilbideak

ZATOZ GUREKIN

Egunen batean gurekin topo egiten baduzu, lotsak alde batera utzi eta elkartu zaitez gurekin. Gurekin lehenagotik geratu nahi baduzu, idatzi iezaiguzu donostiarrak(a)donostiarrak.com helbidera ( ordezkatu (a) @ bategatik), honela nonbaiten geratuko gara eta elkar aurkeztuko