FILOSOFIA SOLIDARIOA
Lasterketako antolakuntzak bere ekimen humanitarioagatik gailentzen den Elkarkidetza ekimen bati laguntza eskaini nahi izaten dio urtero "0" Dortsala eta laguntza ekonomiko bat eskainiz.
Los temas que hemos apoyado estos años han sido:
ESKAINITAKO LAGUNTZEN LABURPENA
>>>> 2024 EKITALDEA - ZAPOREAK
2023 EKITALDIA
Maua Kenyan Emakumeen Mutilazio Genitalari eta Nahitaezko Ezkontzei EZ esan dieten emakumeek eskuz egindako loreak dira. Lore horiek gure herrira iristen dira, eta esplotaziorako salerosketatik bizirik atera diren emakumeek egiten dituzten produktu bihurtzen dira.
2019 EKITALDIA
Etorkizuna memoria da, aldaketa sozialerako proiektu aitzindaria, pixkanaka indarra hartzen ari dena. Alzheimerra duten gaixoak zaintzen dituzten pertsonen prestakuntza hobetzeko eta gaixotasun hori ikertzeko baliabideak eskaintzeko lan egiten dute.
2018 EKITALDIA
2018 edizioko Udaberriko Lasterketak proiektu interesagarri bati lagunduko dio, Kenian dagoen Lokitaung herriko haurren osasunaren laguntzari zuzenduta. "Amigos Solidarios" erakundearen eskutik eta 2018ko Udaberriko Lasterketako parte hartzaile guztiek emandako laguntzari esker 3.000 € zuzenduko dira Javier Colomo-k bultzatutako proiektura. Behean duzue proiektuaren helburuaren laburpen txiki bat eta baita informazio zabalagoa duen PDF bat ere.
Informazio gehiago donostiarrak.com
2017 EKITALDIA
Korrikalariek, babesleek, kolaboratzaileek eta antolakuntzak burutzen duten dohaintza solidarioarekin, Udaberriko Lasterketak eta Donostiarrak CDK-k jakinen gainean ezarri nahi dute hauek burutzen duten lana. Minbiziaren aurkako Asoziazioa, eta zehazki Gipuzkoarra.
Hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu egiten duten lanarengatik.
Notiziaren amaieran informazioa aurkituko duzue jarritako loturetan.
ESKERRIKASKO.
Informazio gehiago donostiarrak.com
2016 EKITALDIA
Udaberriko Lasterketako 2016. edizioan baita funtsezkoa izango da gure korrikalarien solidaritatea.
Siriako gatazkan sortutako krisi humanitarioak ikus arazi digu haur eta helduen desesperazioa, gerratik ihes egiterakoan, bizitza duin bat bilatu nahiean.
SMH elkartea (Salvamento Marítimo Humanitario) laguntzaren lehen lerroan dago, eta gure lasterketa korritzerakoan badakizu dortsalaren prezio garrantzitsu bat (2 € edo) SMH-rentzako izango dela.
Informazio gehiago donostiarrak.com
2015 EKITALDIA
2015. urteko Udaberriko lasterketak bere diru emana Gipuzkoako Esklerosis Anikoitzeko Elkarteari eskainiko diogu. Gaixotasun hau bistarazi nahi dugu, hori da gure helburua, zeren gaixotasun hau gaixotasun neurologiko ohikoena bait da heldu eta gazteen artean eta bigarren ezintasun arrazoia gazteen artean, trafiko istripuen atzetik.
Gaur egun, ADEMGIren lana arlo sozialean finkatzen da (familia eta gaixoei laguntza) eta sanitario alorrean (rehabilitazioa), eta lanean jarraitzen da Rehabilitazio Zentrua handitzeko laguntzen bila. Era honetara azken aroko etorkizuneko autonomia zentru pertsonal bat eskaini nahiean, XXI mendeko erronkei aurre egiteko.
(Gehiago ikusi ADEMGI-taz)
Lagunduko dugun beste proiektu bat Gipuzkoako Elikagaien Bankua izango da. Eta ez bakarrik emango diogun diru laguntzarekin, Helmuga gunean jarriko bait dute stand bat non korrikalari eta familiarteko eta lagunek elikagaiak utzi ahalko dituzten.
Gaur egun ESNEA-ren beharra dute, baina beharrak aldatzen joaten direnez eskaini daitekeen guztia eskertzen dute.
Gipuzkoako Elikagaien Bankuko Informazio gehiago
2014. EKITALDIA
Haurrei zuzendutako bi proiekturekin bat egin nahi dugu urte honetan:
- ALGARAKLOWN.
Ospitaletako pailazoak dira. Gipuzkoako ospitaleko haurren laguntza ospitalarioaz arduratzen direnak.
Laguntza 1.500 €.
Afrikako haurrentzako infraestrukturaren promozioaz arduratzen dena. Kasu honetan Uganda-ko hegoekialdean dagoen Bujabali-ko lehen mailako 350 haurrentzako eskola bat eraikitzeko lagundu zen.
Laguntza 1.500 €.
2013. EKITALDIA
2013ko Elkartasun proiektua Smarako hezkuntza eta integrazio Zentru batetara adimen urriko eta Zentzu eta fisikoki mugatuak diren haur eta gazteen garraiobidea hobetzera zuzenduko da. Laguntza 2.000 €.
2012. EKITALDIA
ONG: Asociación de Amigos y Amigas de la R.A.S.D - Gipuzkoa.
Proiektua: SMARAKO Kirol Eskola Nazionala. Mendebaldeko Saharan kokatutako Tinduf errefuxiatuen kanpamentuko Smara izeneko wilaya. Proiektu honen funtsa ingurune honetara Kirol ekipamentua eramatea da.
Laguntza 2.000 €.
2011. EKITALDIA
ONG: Angel Olaran.
Proiektua: Wukro-ko Olaran eskolari eskeinitako laguntza didaktikoa.
Laguntza 2.000 €.
2010. EKITALDIA
ONG: Etiopía Utopía.
Proiektua: Wukro-ko herrietan aisialdi osasungarria bermatzeko kiroltasunezko laguntza.
Laguntza 2.000 €.