18. Udaberriko Lasterketa
----------------------------------------------------------
2022ko Martxoak 13, 10:00etan
Online izen emateak: Urtarrilak 29tik Martxoak 10ra
Azken minutuko izen-emateak: Martxoak 12, 16:00-20:00
AURKEZPEN OROKORRA
Urtero, udaberriaren hasierarekin batera, Donostiarrak Atletismo Taldeak eta Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU), 10.000 metrotako lasterketa hau antolatzen dute.
Honekin, DONOSTIARRAK CDK-ko bazkide guztiak gizartetik jasotzen dugun guztiaren zati bat hauei bueltazen saiatzen gara, hobekien dakigun moduan egiten ahaleginduz, lasterkariei, gizon eta emakume, KALITATEZKO LASTERKETA bat eskeiniaz, lasterkarientzat pentsatua, eta lasterkariek egina.
Aldi berean, UPV/EHU-k kirola eta boluntariotza sustatzen ditu bere ikasleen artean, jakinik bide batez beraien heziketa, bai pertsonala eta baita akademikoa ere bultzatzen dituela.
IZEN EMATEAK
Izen emateak interneten bitartez egin ahal izango dira, urtarrilaren 1etik martxoaren 12a bitarte, edo eta erabilgarri dauden dortsalak agortzen diren arte. Aurten dortsal kopurua 2.000-koa izango da. Lasterketa egunean ez dira izen emateak onartuko.
Dortsal motak:
- Urtarrilaren 29tik otsailaren13ra: 12 euro
- Otsailaren 14tik martxoaren 10era: 14 euro
- Dorsal unibertsitarioa: bai UPV/EHU-ko unibertsitateko ikasleentzat, baita PAS (Administraritzako pertsonala) eta PDI-koentzat ere (Irakasle eta ikertzaileak).
- Urtarrilaren 29etik otsailaren 13ra: 6 euro
- Otsailaren 14tik martxoaren 10era: 7 euro
AZKEN ORDUKO SALMENTAK
Dortsalak libre geratuko balira hauek larunbata 12an 16:00etatik 20:00etara salduko lirateke, 16 €-ko kostearengatik.
ELKARTASUNA (0 dortsala)
Aipatu behar aurten ere antolakuntzak zergaiti solidario bat bultzatu nahi duela, bere zeregin humanitarioan nabarmentzen den ONG bati "0" dortsala eta diru laguntza bat eskeiniaz.
PERTSONAIA AIPAGARRIAK (1 dortsala)
Azkenik, aipatu ohorezko titulu bezela "1" ZENBAKIDUN bi DORTSAL ematen direla: gizonezko bati eta emakume bati, beraien eginkizunean nabarmenduak, normalki kirol arloan. Honen bidez gure omenaldi xumea eskainiaz, eta gure zaletasunaren partaide eginaz.
SAILKAPENAK
Egin duzun denbora ikusi dezakezu zenbat modutan:
- Webgune hontan, bilatu dezakezu zure izena, zenbakia, Klubaren izena edo edozein datoarekin.
- Helmugan inguruan ikusiko dezun QR codearekin, ikusi dezakezu mugikorrean, ia helmuga pasa ondoren.
- Izena eman duzun weborrian ikusi dezakezu ere.
IBILBIDEA
Irteera eta helmuga Gipuzkoako Kanpusean izango dira, Donostiako Antiguo auzoan. Ibilbideak hiru hondartzak inguratzen ditu, eta Alde Zaharra zeharkatu, honek oso berezia egiten duelarik. Guztiz laua izanik, eta itsas mailan, marka onak egiteko parada ezin hobea eskeintzen du.
ZERBITZUAK
GOZATZEKO LASTERKETA
200 bat lasterkari herrikoiez osatutako Klub-a gera, eta lasterkari guztiek proba honetaz goza dezaten antolatzen dugu urtero lasterketa hau. Urte guztian zehar lasterketa ugarietan parte hartzen dugunez, bakoitzetik gustatu zaigun detailetxoa jarri degu gure lasterketa honetan. Adibidez:
- Lasterketa polita, erosoa eta ongi neurtua
- Hornidura puntu garrantzitsua
- 300-400 sarien zozketa. Gutxi gora behera opari bat 5 lasterkarietatik batentzat!
- 2000 lasterkaritara mugatua, beraz ez ezazula azken unerako utzi izen ematea.
- Eta beharrezko guztia oroitzapen politt batekin etxeratzeko.
LASTERKETAKO BERRIAK
Irakurri berriak gure webgunean
Jarraitu Twitteren @donostiarrak
Zatoz parte hartzera!