Entrenamendu askooooooren ondoren, triatloiren bat bidean eta sufrimendu askoren ondoren, amaierako azterketaren eguna iritsi zen, Ironman batean estreinatzen ziren eguna. Uztailaren 7an izan zen, igandea, Nerea Hermo eta Cristóbal Bernabék Ironman bati aurre egitera ausartu zirenean. Bai, bai… I-ron-man, hau da, 3.860 metro igeriketan, 180 kilometro bizikletaren gainean eta amaitzeko maratoi bat, bere 42 kilometroekin eta, ez ditzagun ahaztu, 195 metroekin.
Kirol honen jaiolekuraino joan ziren, Roth hirira, Alemanian. Oso goiz jaiki behar izan zuten, zehazkiago esateko goizeko 2,30ean. Gosaldu, azken prestaketak, ohiko kirioak dantzan eta gainera euri dezente.
Guztira 4.000 “ero” izan ziren irteera-gunera gerturatu zirenak. Goizeko 7,00etan puntuan guztiak uretara, igeriketa probari hasiera eman bait zitzaion, aipaturiko 3.860 metroak egiteko (22 taldeetan banaturik, irteera sailkatuekin).
Zorabioaren ostean, bizikletaren txanda iritsi zen, 180 kilometroko proba. Hasieran hotza zen sentsaziorik nabarmenena, baina hantxe joan ziren euren bizikleta gainean barruan zuten guztia emateko asmoz. Ibilbidea oso atsegina zela adierazi ziguten, giroa sekulakoa, hitzez azaltzeko zaila… Baina hala ere, 120. kilometrotik boxetara iritsi artean zertxobait sufritzea tokatu zitzaien...
Bizikletaren gainean 7 ordu inguru eman ostean, eta hankak arin-arin izanik, maratoi luze bat zuten aurretik. Donostiarrak-eko kideok 30. kilometrotik aurrera izan ohi dugun sentsazio hori, Nerea eta Cristóbalek 4. kilometroak pairatzen hasi ziren. Harresiarekin hasieratik egin zuten topo, hankak arrokak bailiran bezala zituzten. 15. kilometrotik aurrera kilometro bakoitzak zama areagotu besterik ez zuen egiten… pixkanaka pixkanaka, eta burua nabarmen erabiliz, azken kilometroak gerturatzen hasi ziren. Bien bitartean, orduak aurrera, egunsentitik gaueraino, kopetako argiak zituen postu bat eta guzti zegoen… Helmuga sentitzeko indarrak ateraz, iritsi ziren… AZKENEAN!!! Bazirudien inoiz iritsiko ez zela...
Nereak ongi esan zigun bezala “esperientzia ahaztezin bat, erokeri nabarmen bat den proba baterako… baina zure bikotearekin egiteak, ez du preziorik”.
Zorionak Nerea eta Cristóbal Donostiarrak familiako kide guztion partez!