Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Igandean, apirilaren 7an, klubeko kide asko Donostiako Maratoi erdian eta 10 kilometrotakoan korrika ari ziren bitartean, beste bat (bigarren gaztaroa bizitzen ari den beste bat) Viena aldetik genuen, hango maratoia egiteko asmoz… eta arraioa han lorturikoarekin: 2h44m13s!!! Alberto Manzanares handiaren kronika uzten dizuegu:

Beti esaten ditugun eta bizitzen ditugun gertakizun askori “baina”k ezartzen dizkiogu.

Horregatik Vienako Maratoiaren nire esperientziaren kontakizunaren hasieran idatziko dut.

Baina 2h45m-tatik jaitsi dut, DES PA CI TO kanta bezala sartuz.

Viena museoz beteriko, jauregiz beteriko, artez eta kulturaz beteriko hiri bat da, horren betea dago, zentro historikoko kale guztiak antzekoak direla.

BAINA, ez dira hiri handietako logela-auzoetako kaleak bezalakoak, hauek berdinak dira, eraikin guztiak “Jauregiak” bait dira.

Kale horietatik, Danubioren ertzetik eta pikutara joanda, eraman gaituzte erronkak 42.195 metro edukitzeko.

Hiria maratoiarengatik estresaturik ez dagoela dirudi eta honen zergatiaz ohartzen zara.

Hiri guztia hartua geratzen da, ez dago tranbiarik, ez dago busik, ez dago hiritik zirkulatzeko modurik, gauzak hala, korrikalari alaiengatik ez balitz, ez dago arimarik, kilometro ugarietan.

UGARI esan dut?

Bai, lauagoak ikusi ditudala zin egingo nukeen tarte UGARI, alemanez laua EINFACH da, nahiz eta esanahia “puztua” dela dirudien, oso oso laua geratu ez den ibilbide puztua.

Zehaztasun horiek jakin gabe, 7,00etan Karlsplatz-en metroa hartu dut, eta 20 minutu baino gutxiagoan, Maratoiko irteeraren estazioan uzten nau. Kanpoaldean, Danubio ibaiaren beste aldean.

Nire 1 talde kokatzen den irteera gunera gerturatzen naiz eta lehenengo kilometroan hirirantz eramaten zaituen zubia igaro behar dela ikusten dut.

Grabitateak lurraren erdi aldera erakar ditzan zubiak lauak egiten dituzte, austriar-alemanez EINFACH “puztua”.

Beraz maldatxoa igotzera, baina fresko gaudenez, aurreikusiriko bataz bestekoan egiten dugu.

Hirian sartzen gara eta jada ez dakigu “ezagutzen dugun horretatik” gerturatzen edo urruntzen ari garen. Beraz korrika egitera eta gozatzera.

Paisaiaz?

Ahhhhh!

Oraingo honetan “ezezaguna den horretatik” korrika egiteari ez diot dibertimendurik aurkitzen. Beraz nire burua matematika lanak egiten jartzea erabakitzen dut.

3:50 Arranopola zubitxoarekin.

3:38 Puztua egote honen ondorioz, igotzen den oro batzuetan jaitsi egiten da.

13.goraino 3:45eko bataz bestekoan.

Eta haizeak jotzen duenez, ezkutaketetara jolasten hasten gara.

Kanta batek zioen bezala “mueve tú para ponerme yo”, BAINA hemen ez dute gaztelaniaren berririk eta nire ondoan doan 190 zentimetrotako altuerako gazteak justu doala esaten dit.

Beraz aurrera jotzen dut, eta oraingoan ez dut taupada batzuk aurrezteko parapetorik.

Eta 21. kilometroan zer pasatzen da?

ARRANOPOLA!!!

Austro-hungariar Enperadoreen jauregiak bezain handia den austriarrak maratoi erdirako dortsala duela esaten dit eta doan emateagatik eskerrak ematen dizkit.

30 urtetik beherako gazteak 21 kilometrotan ni baino azkarrago joaterik ez duela.

AKABATU EGINGO DUT!

Ondorioz bakarrik geratzen naiz, baina batzuetan lehenengo itzuliarekiko okerreko bidetik naramatela pentsatzen dut, aurretik ez bait dut inor ikusten.

GORA

BEHERA

ZENTRORA ETA

BARRURA.

Bai, hori izango da jendez beterik egongo den helmugako garagardoen postuan egingo duguna, baina oraindik bide luze bat geratzen da, non ezin dugu despistatu, ibilbidearen ertzetan ez bait dago arimarik eta errepidearen zabaltasun osoa niretzako bait da...

BAKARRIK?

HAIZEAK “ez zaitez kezkatu, ez bait zoaz bakarrik” esaten dit, “hementxe naukazu zu laguntzeko prest”.

HAIZEA izeneko lagun honekin nekatzen hasia naiz, ez bait dakit eskatzen didan VALS-a dantzatzen.

Festa honekin uste baino gehiago nekatzen hasia naizenez, VALS bat dantzatzeko, dotore korrika egitea eta 2h45m-tik jaisteko daramadan marjina banatzen zentratzea erabakitzen dut.

8 kilometro, 4:00-ra egin ezkero, edo zertxobait azkarrago haizeak aurrez jotzen ez badit, denboran sartuko naiz.

Esan eta egin,

3:58

4:00

3:59

4:04

eta horrela 42ra iritsi arte, non inork animatzen ez nauela ohartzen naizen, VIP harmailetan dauden guztiek eskutan garagardo bat bait dute.

Eta azkeneko 195 metroak nire buruari oparitzen dizkiot.

2h44m13s

BAINA gaurko kronika honen izenburua zergatik da Viena Tarta Sacher edo Asterix-en Platanoa?

Irteeran eman beharrean, Asterix-en platanoa helmugan eman bait didate.

Eta Sacher tarta famatua, sari moduan, helmugan eman besterik ez zigutelako.

 

 Zorionak Alberto Donostiarrak familiako kide guztion partez!