Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Klubeko bazkidea den Carlos Pérez Olozagak orain gutxi Madrilgo metroan burututako ikerketaren erreportajea “eldiario.es” aldizkari digitalean argitaratu zela jakin arazi digu. Nonbait, oihartzun mediatiko handia izan omen du, Carlosek jaso dituen mezu guztietatik ondorioztatuta.

Ranking nazionalean zortzigarren tokian dagoen aldizkaria da, zazpi milioi irakurle baino gehiagorekin.

Bitxikeria moduan, metroko tren-gidarien sindikatukoek beraien lan-osasunean eragiten dien gai honengan interesa ipini dute, egunero 8 orduz kutsadura honen eraginpean bait daude.

Orain gutxi Carlosek beraiekin hitz egin zuen eta beraiek erabiltzen duten neurgailu berdina erosiko dute, lan-talde honen aholkularitzarekin noski.

Honela litekeena da metroko arduradunek estazio, plataforma eta bagoien hobekuntzarako egin beharreko inbertsioak ahalik eta azkarren egitea (zenbait nasa eta bagoi ongi daude, Donostialdeko metroaren antzera)… langileen osasunaren hobekuntza ekarriko lukeena, hango maratoia korrika egitera gerturatzen diren Donostiarrak klubeko korrikalariena barne.

Bestalde, Pariseko metroan orain gutxi eginiko ikerketa batek ondorioztatzen duenez, kanpoko airean baino 30 aldiz PM2.5 partikulen (2.5 mikroi baino txikiagoak) kontzentrazio handiagoak ditu. Hau, ziurrenik, paristar lurrazpiko bagoiek gurpil pneumatikoak daramatzatelako izango da (Michelín, produktu nazionala), munduko metro gehientsuenetan erabiltzen diren metalikoak ez bezala. Ondorioz, gurpila/trenbidearen arteko marruskaduratik partikula ugari askatzen dira.