Joan den larunbatean, apirilaren 13an, Donostiarrak klubeko ordezkaritza bat Aresora joan zen. Aukera ezberdinak zeuden: ibiltariak, edo Donostiatik zetozen korrikalari ausartak, edo Andoaindik irten ziren korrikalari zuhurrak, edota zuzenean bazkaltzera agertu zirenak.
Goizeko bilgunea Andoaingo Elizondo taberna zen, non jada espedizioko zati handi bat zain zeuden, salda edo kafetxo goiztiar bat hartzen. Andoain Aresotik banantzen zituen 26 kilometroei aurre egiteko, txirrindulari gazteak ere jada prest zeuden.
Irteera eman ostean, antzinako trenbide zaharraren bidea hartu genuen, Leitzarango bailara zeharkatzen duena. Malda arin baina etengabe batekin, eta udaberriko egun zoragarri batekin, lehenengo tunelak zeharkatzen hasten gara, linternak eskuan ditugularik. Gazteen txirrindulari taldeak aurre hartzen digu beraien ekipamenduz ongi jantzirik, kasko eta guzti. Iñaki Arregiren inguruaren ezagutzarekin, bere eskutik tokien historiaren berri jasotzen dugularik, inoiz baino forma hobean aurkitzen den Edu Sistirekin, bere lurrak bikain zaintzen dituen Josean Soroa batekin, tuneletan ez erotzea helburua aintzat hartuz begi bista lurrean duen Marian Piñeirorekin, eta Marianek ematen duen pausu bakoitzaz ardura duen azken modeloko linterna-foku-led delakoa daraman Miguel Delgadorekin. Javier Gerrikabeitiak espedizioko buru doan Xabier Gurreari ez dizkio metrorik uzten, Aresora iristeko kilometroak kontatzen doan bitartean. 16. kilometroaren inguruan ibiltariak harrapatzen ditugu, jada mokadutxo bat hartzen ari direlarik, zatoa eskutan harturik eta guzti.
Abian jarraitzen dugu, tippi-tappa-tippi-tappa, jada nafar lurrean sartzen garelarik. Zentral elektriko txiki batzuk norakoa gertu dugula adierazten digute, eta horrela da. Eguerdiko 12,00ak aldera korrikalariak Aresora iristen dira. Ordubete beranduago ibiltari taldea iristen da.
Behin han gaudela, Iñaki Arregik bere etxeko ateak irekitzen dizkigu ur beroko dutxa bat har dezagun; horrek ez du preziorik.
Eta behin “garbi” gaudenean, txorixo, odolki eta saldaz osaturiko hamaiketako bat zain dugun Elkartera abiatzen gara, beste detaile zoragarri bat!
Gosea egiten jarraitzeko, Gurrea gazteen kuadrillak euren isileko txabolara eramaten gaituzte, pixkanaka atontzen ari direna. Igerileku eta ur-jauzi batekin aldamenean, lekua idilikoa da.
Paseotxo honetatik bueltan, goseak gaudelarik, berriro ere mahai inguruan esertzen gara. Entsalada, onddo-krema bat eta eguneko platera: arkumea entsaladarekin. Guztia ura, ardoa, sagardoa eta cava katalanaz lagundurik.
Puntu eta jarraitua Miguel Delgadok ipini zuen, bere gitarra atera zuenean eta Donostiarako bidea hartu arte kantari ibili zenean. Bixenek, nola ez, bere maila erakutsi zuen!
Laburtuz, jardunaldi handi bat, kirol, gastronomia eta talde mailan.
Bereziki Iñaki Arregiri eskerrak eman bere etxean eman digun harrerarengatik, baita Gurrea sendiari anfitrioi handiak bezala ere, eta Kresala familiari, bere lagunartea zoragarria izan bait da.
Datorren urtean berriro ere itzultzea espero dugu, talde kide gehiagorekin gainera!