Urriaren 6an Logroñon Maratoiko Espainiako Master Txapelketa ospatzen zen. Gure kidea den Leopoldo Sánchez hara joan zen ilusioz betea, indar askorekin eta asmo handiko helburu batekin.
Guztiak nola amaitu zuen? Bere kontakizuna pasatzen dizuegu… irakurtzeak merezi du, benetan.
Lasterketa hau gogotik prestatu nuen, ilusioz eta inongo lesio ezta ezustekorik gabe.
Izen emandakoen zerrenda jaso nuenean, beraien historiala “ikertu” ondoren, aurkariak maila handikoak zirela ikusi nuen; bata iazko Espainiako txapelduna eta distantzia guztietan marka bikainekin, bestea M60 maratoiko munduko txapeldunordea izandakoa… soilik bi adibide jartzeagatik.
Nire aukerak murritzak ziren, baina behintzat podioa egiten saiatuko nintzen.
Regulo nire entrenatzailearen laguntzarekin, nire denbora helburu bezala 3h 35m eta 3h 40m artekoa ipini genuen. Jarraitu beharreko estrategia, poliki irten, eta ondoren sentsazioen arabera abiadura handiagotzen joan.
Benetako eguna eta ordua iritsi zen, irteera gunean nire laguna eta aurkaria den Manolo Ricorekin hitz egiten dut, maila berekoak bait gara. Bide batez nire aurkariak non dauden ikuskatzen dut, ahal den neurrian kontrol pean eramateko.
Irteteko pistola-tiroa, azkarrenei pasatzen uzten diet, eta nire mailako 3 faboritoak begi-bistan eramaten saiatzen naiz. Baina indartsuegi irten ziren eta lehenengo kilometro erdiaren aurretik jada galdu ditut.
Nire pultsometroa begiratu eta aurreikusitakoa baino 15-20 segundo mantsoago noala ikusten dut, pultsazioak, hasiera izateko, oso altuak ere.
Nire buruari “pazientzia” esaten diot. 2 eta 3. kilometrotako puntuak ikusten saiatzen naiz, nire benetako abiadura zein den ikusteko, nire pultsometrokoekin alderatzeko, baina ez ditut kartelak ikusten.
Agian kilometroz kilometro zehazturik ez daudela pentsatzen dut, agian 5 kilometroro egingo dutela, baina nire pultsometroak 5.go kilometroan nagoela esaten didanean, hau ere ez dut ikusten.
Sentsazioak txarrak, pultsazioak altuak, abiadura oso mantsoa, hau gutxi ez eta nire pultsometroko funtzionamendua ezin dut aztertu… galduta aurkitzen naiz...
180 gradutako bira batean, 5-6. kilometroaren inguruan, aurkari faboritoenetariko batek 3 minutu eta besteak minutu bat ateratzen dizkidatela ikusten dut.
Sentsazio txarrekin jarraitzen dut eta oraindik ez dut zein kilometrotan aurkitzen naizen zehazten duen kartelik ikusi.
10. kilometroan gutxi gorabehera errepidearen bi aldeetara begiratu eta hara nire lehenengo ezustea, 10. kilometroak aurkitu beharrean, 11.goan aurkitzen naiz. Aleluya!!! Ez noa horren gaizki!! kalkulu azkar bat egin eta nire pultsometroa ongi ez dabilenaren ondoriora iristen naiz. Gauzak hala kilometroko 5´:30ra joan beharrean, errealitatean kilometroko 5 minutura bait noa (azkarregi). Horrek egiaztatzen dit nire pultsazio altuegien zergatia… moralki gora egiten dut!!
Erritmoa baretu eta 5´:10´´era gerturatzen naiz, M65eko korrikalari bat harrapatzen dut, semea alboan duelarik, eta beraien helburua kilometroko 5 minututan ibiltzea dela esaten dit. Guztia bat dator, eta niretzako abiadura azkarregia denez, zorte ona opa eta abiadura jaistea erabakitzen dut.
Segituan 3h 30 m.tako erbiak gainditzen nau. Orain guztia ongi doa.
Lehenengo anoa-postua pertsonalera iristen naiz, 15. kilometroan, nire gela eta ur botila jaso, eta nire emazteak lehenengoak 3 minutu eta bigarrengoak minutu bakarra ateratzen didatela esaten dit. Berriz ere gora etortzen naiz!!!
Une batean zehar hala jarraitu ondoren, nire eskuin hankako iskioan min arin bat nabaritzen dut (Santanderreko 100 kilometroak prestatzen horrenbesteko lanak eman zizkidan min berbera).
Bat batean 18. kilometroa ikusten dut, nire pultsometroak 16 kilometro baino zertxobait gehiago adierazi beharko lituzke, baina ia 17 adierazten dizkit. Badirudi 11.goaren ostean ongi funtzionatzen hasia dela baina kilometro bateko gorabeherarekin… hurrengo puntuetan berriro ere baieztatuko dut.
26. kilometroan zehar, bira askotako gunean, hirugarren faboritoari 30 segundo ateratzen dizkiodala ikusten dut, baina nire indarrak amaitzen hasiak direla ikusten hasten naiz. Gainera nire eskuin hankako mina, jasangarria izan arren, pixkanaka areagotuz doa.
Abiadura zertxobait jaisten dut eta 28. kilometroak hirugarrengoan aurrea hartzen dit.
Gauza batzuk eta besteren artean nire burua lanean hasten da eta agian horren beldurgarria izaten ohi den “hesia” azkarregi agertu dela pentsatzen dut.
Une zailak dira, indarrik gabe geratu naiz (buruko ahultasuna ere, sufritu eta agian ez amaitzeko).
Gogoeta txarrak, berriro ere nire pultsometroa begiratzen dut, une horretan gorroto dut, 29.goa iristear dagoela esaten dit (baina jada ez diot kasurik egiten), anoa-gune berri batera iristen ari naizela ikusten dut eta askorik pentsatu gabe, gelditzea erabakitzen dut.
Anoa-guneko pertsonei lasterketa bertan behera uzten dudala adierazten diet, gertu dagoen biribilgunera joan nadila eskatzen didate, bertan antolakuntzako pertsonen bat edo poliziaren bat topatuko dudala, lasterketa uzten duten haiek biltzeaz arduratzen den zerbitzuari deitu ahal izateko.
Noiz jasoko nauten zain nagoen bitartean, errealitatean 31.go kilometroan nagoela ikusten dut, nire pultsometroak adierazten duen 29.goaren ordez...
Bi kilometro besterik ez dira, baina jada autoaren barruan nagoenean, hobekiago jakingo banu, “jarraituko al nuen?” galdetu nion nire buruari… erantzun zaila une horretarako.
Intriga eta damutasun handiagoa minutu batzuk beranduago izan nuen, jaso ninduen antolakuntzako auto gidariak oinez zihoan korrikalari batekin hitz egiten hasi zenean, ongi ote zegoen galdetu zion, eta baietz erantzun zion, ez zuela laguntzarik behar… ezustea aurrez aurreratu ninduen nire kategoriako hirugarrengoa zela ohartu nintzenean...
Auto gidariak 36.go kilometroan utzi ninduen, nire emaztea han egongo bait zen, eta berriro ere ezuste gehiago, lehenengoa zihoan nire kategoriako korrikalari faboritoak lasterketa bertan behera utzi zuela esan bait zidan...
Lehenengoak lasterketa utzi, hirugarrengoa kili-kolo, berriro ere nire buruarekin haserre handia, horren erraz amore eman nuelako.
Ez nuen eusten jakin izan.
Ez dut sufritzen jakin izan.
Ez naiz benetako maratoilari bat izan.
Oraingo honetan sufrimendua ez da helmugan amaitu.
Sentimendu hauek igandekoak izan ziren, astelehen goizean nire pultsometroaren funtzionamenduak zergatik eman zidan horrenbesteko errorea aztertzen saiatu naiz (zenbaitetan %10 ingurukoa), beti zuzen ibili denean (Anoetako pistan izan ezik, birak ematerakoan). Ibilbidearen lehenengo zatian, 3 eta 8.go kilometroen artean, 180 gradutako zenbait bira daudela ikusi dut, eta litekeena da nire pultsometroaren akatsak hortik etortzea, horrek nire errendimenduan eragin negatiboa izan duelarik (baita nire arerioen errendimenduan ere), beraien helmugako denborak egin izan dituzten marketatik nahiko urrun bait daude, Antonio Mohedano korrikalari handi eta faboritoari lasterketa uztearekin gertatu bezala.
Inor puntu honetaraino guztia irakurriz iritsi bada, barkamena eskatu behar dut (maratoilari batek korrika baino, irakurtzen erresistentzia handiagoa duela esango nioke). Inork ez dela pentsa justifikazio bat denik, ez bait zen nire nahia izango… soilik nire sentsazioak eta bizipenak kontatu nahi nizkizuen, nik bizi moduan soilik.
Amaitzeko, orain soilik atseden hartu nahi dut zenbait egunetan, entrenatzen jarraitu eta hurrengo denboraldia zehazten hasi.
Besarkada bat Leo Donostiarrak familiako kide guztion partez!