Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Joan den larunbatean, ekainaren 16an, goizeko 5,30etan ia 30 pertsona bildu ginen, Donostiarrak-ekoak eta beste kideak, Santanderreko 100 kilometrotako (10 x 10 km) errelebo-probara joateko. Proba goizeko 9,00etan hasten zen, nahiz eta jada, goizeko 7,00etatik, gure Leo laguna abian zen banakako 50 kilometrotako lasterketa egiten.

Aurretik joaneko bidaia lo egin eta atseden hartzeko izango zela argi utzi ondoren, Santanderrera goizeko 8,00etan iritsi ginen. Esan dugun bezala, ordurako banakako 50 eta 100 kilometrotako probak abian ziren. Ibilbidea 5 kilometrotakoa zen, Las Llamas Parkean, gauzak hala banakako 100 kilometrotako lasterketan parte hartu ez izana eskertu genuen.

Goizean hodeiak ziren nagusi, hotz pixka bat eta tantaren batekin. Joan ginen hiru taldeetako kapitainak dortsalen bila joan ziren, gainerakoek autobusetik gauza guztiak ateratzen zituzten bitartean: kanpinerako aulkiak, mahaiak, hozkailuren bat, karpa bat, musika ipintzeko bozgorailua… Eta mediterraneoan hondartzara iristen zarenean bezala, logistika guztia ipini ahal izateko leku baten bila abiatu ginen, nagusiki JuanCar Arregiri esker. Bitartean, gertuko hotel batean lo egin zuen Iñaki Lasa agertu zen eta Luis Peraltak jardunaldi “ezberdin” bat izango zen hari argazkiak ateratzen hasi zen.  

 

Lehen aipatu bezala, 3 talde aurkeztu ginen:

 

Donostiarrak Corre Forrest, Donostiarrak-eko “creme de la creme”-z osatua, hainbat velociraptor eta paketeren bat ere, podiumera igotzeko hori nahikoa izango zela uste zutenak, ondoren ezinezkoan bilakatu zena.

 

Donostiarrak Mixto, Klubeko emakumezko elitearengatik osatua, askoz ere zentzudun eta zuhurragoa,  ez zuten euren indarra publikoki azaldu; baina gero ikusi ahal izan genuen.

 

Reto Dravet, Donostiarrak, Triku eta beste kideren batengatik osatua, aldatu nahi dituzten pazientzia gutxiko hauei ikusgaitasuna emanez. Amaieran hobekien pasa zutenak izan zirela uste dut.

 

 

Dortsala ipintzeko ia denborarik izan gabe, lehenengo erreleboek berotzen hasi behar izan zuten lasterketari hasiera emateko. Eta noski, 10 kilometrotako mota honetako lasterketa bati hasiera ematea, hipodromoko zaldi-lasterketa hoberenari ematea bezalakoa da; ez da argazkietarako denborarik ere egoten.

Lehenengo erreleboa amaiturik, ibilbidearen gogortasunarengatik galdetu genuen. Igoera txikiekin, bihurgune ugari eta animatzen jende gutxirekin, ez zirudien egokiena marka handiak egiteko; eta 50 zein 100 kilometrotako korrikalariekin oroitzen jarraitzen genuen.

Bitartean hurrengo erreleboak egiten jarraitzen ziren; eguna lainoturik zegoen, korrika egiteko tenperatura onarekin… eta Donostiarrak taldeak podiumeko postuetan kokatzen hasi ziren: zein ongi!

Egunak pixkanaka argitze aldera egin zen eta pixkanaka eguzkia irteten joan zen; eta ez hori bakarrik, gainerako taldeek guk uste baino galgo gehiago zituzten. Modu honetan, Corre Forrest-ekoek podiumera igotzea zaila izango zela ohartzen hasiak ziren, mistoa 3.go postutik 5.gora igaro zen, nahiz eta amaierako Alazneren “doblatze” bati esker hirugarren postura itzuli zen. Dravet taldeak barruan zuen guztia eman zuen taldea ahalik eta posturik gorenean uzteko helburuarekin;  ikusi besterik ez genuen Idoia Esnaolak eta Jesus Egimendiak ez zutela irribarre bakar bat eskaintzen helmugatik igaro ziren bakoitzean; kontzentrazioa erabatekoa zen.

Orduek aurrera egin ahala, beroak gehiago estutzen zuen; azken erreleboetako korrikalariek besteek baino okerrago pasako zutela argi zegoen.

Eta bitartean, 100 kilometrotako lasterketak bere horretan jarraitzen zuen… Hori bai, ordurako Leok amaitu zuen 50 kilometrotako lasterketa arrakastatsua, nola ez, gure txalo eta animoekin.

Eta bitartean, Luis Peralta handiak eguneko argazkiak egiten…

Erreleboak amaitzen joan ahala, ura bai… eta garagardo freskoren bat ere,  guztia Ander Arrieta eta JuanCar Arregiren hozkailu eta Iñaki Lasaren autokarabanari esker.

 

Lasterketa amaitzear zen… eta beroak azken korrikalariengan min egin zuen… hala ere euren lanarekin amaitu zuten, Gabriel Beldarrain besteen artean, “sapa” interesgarri batekin.

 

Eta egunak ere amaiera ukitzen zuen… dutxa on baten ostean, garagardoren bat, Beronia on bat… eta amaitzeko Sardinero hondartzan amaitu genuen beste likore eta pintxoekin. Itzulerako bidaia, joanekoaren antzera, ia lokarturik… eta film batekin, bidaiariak lasaitzeko asmoz.

 

Jardunaldi ezberdin bat, oso atsegina, 30 korrikalarien arteko taldeko giro bikain batekin. Las Llamaseko parke horretan aztarna utzi genuen.

 

Video made in JuanCar Arregi