Igande goizean, otsailaren 17an, IRUNGO MARATOI ERDIA eta 10 Km. ospatu ziren. Irun guztia zeharkatzen duen lasterketa polit bat da, lehenengo itzulian justu 10 kilometro dituena (10 kilometrotako lasterketaren helmugarekin) eta 11,0975 kilometrotako bigarrengo itzuli batekin (lehenengoaren berdina, gehi ibilbide erantsi batekin). Antolakuntzak soilik 40 metrotako malda metatua duen ibilbide bat lortu du, marka onak lortzeko ibilbide egokian bilakatuz.
Bi lasterketen irteera goizeko 10,00etan zen, Ensanche Plazan eta helmuga berriz San Juan Plazan.
Guztira 967 korrikalari izan ziren izena eman zutenak (2018ko lehenengo edizioan baino korrikalari bakar bat gutxiago soilik). Ekimena egonkortu egin da beraz, emakumezkoen %22ko parte hartzearekin eta Gipuzkoa kanpotik etorritako 200 korrikalari baino gehiagorekin. Iñaki Lopetegi irundarrak, maratoiko Gipuzkoako egungo txapelduna, irabazi zuen maratoi erdia irabaztea ordu bat 15 minutu eta 41 segundotako denborarekin. Emakumezkoen kategorian Claudia Behobidek garaipena errepikatu zuen, ordu bat 28 minutu eta 17 segundotako denborarekin. 10 kilometrotako lasterketan Unai Arroyo tolosarra (31 minutu eta 45 segundo) eta Miren Apraiz arrasatearra (39 minutu eta 32 segundo) izan ziren garaileak.
Lasterketako distantzia bat edo bestean parte hartu zuten Donostiarrak klubeko korrikalariak ezin ditugu ahaztu: Iker Martínez, Aitor Varona, José Javier de la Cruz, LuisPe Bedoya, Idoia Esnaola, Eva Esnaola, Alazne Mujika...
Zorionak guztioi Donostiarrak klubeko kide guztion partez!