Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Donostiarrak-eko Eva Esnaola ultrafondista izan da, ekainaren 6 eta 7an ospatu den Albi-ko (Frantzia) 24 orduetako irabazlea, nesketan. 202,765 km.ko marka lortu zuen Evak, sailkapen orokorreko absolutoko 8. tokia lortuz, 7 atleta gizonezko besterik ez zituelarik bere aurretik.

Frantziako 24 orduetarako balio zuen lasterketa honetan 150 atletek hartu zuten parte, izandako bero ikaragarriari aurre gin behar izan ziotelarik (40 gradu baino gehiago eguneko ordu batzuetan), lasterketaren uztea eta mareo ugarien kausa izan zena.

Nesken podiumean Evari lagundu ziontenak Valérie Vallon (189,910 km) eta Veronique Herard (189,286 km) izan ziren.

Atleta irundar Xabier Alonsok baita hartu zuen parte proba honetan, sailkapen orokorreko 12. postua lortuz (193,712 km).

 

Frantziako txapelketako lehenengoak eta baita OPEN modalitatearen (Eva lehenengoa) sailkapena kontsultatu dezakezue irudi eta pdf-tan.