Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Joan den urriaren 26 eta 27an, Albin, Frantzian, 24 ordutako Munduko Txapelketa ospatzen zen. Larunbatean, goizeko 10,00etan Eva Esnaolak irteteko pistola-tiroa entzun zuen. Frantziar herrian jazotzen zenaren zain eduki gintuen iraupen luzeko lehiaketa bat.

Albi, Frantziako hego-mendebaldean kokaturik dago, Tarn ibaiaren ertzean. Ibai honetako buztina hiria eraikitzerakoan adreiluak egiteko erabili zueneko hiri honek hartu zituen korrikalari guztiak. Bere eraikinak ezaugarritzen dituen kolore gorrixkari, bere kontserbazio ona batzen badiogu, UNESCOren Gizon-emakumeen Kultura-ondarearen onespena eman zitzaion 2010 urtean. Historiaz beteriko toki hau izan da mundu mailako atletismoaren epizentroa.

Hitzordu benetan konplexua zen, lehiaketarako zenbait ordu bait zituen, emaitza irekia utziz eta faboritoak horrenbeste ez izatea eginez. Fisikoa oso garrantzitsua zen, baita burua ere. Ibilbideak 1.500 metro zituen, estadioari bira emanez, eta anoa zein mediku guneetarako erraztasunak ematen zizkien.

Alazne Mujikak lasterketa eta Eva Esnaolari buruzko idatzi oso polita pasa zidan… “zertarako aldatu horrelako idatzi polit eta hunkigarria?” galdetu nion nire buruari… horregatik, hortxe doakizue, Alaznek idatzi bezalaxe:

Donostiarrak guztiek dakigu maratoi bat ez dela inprobisatzen eta 24 ordutako lasterketa bat, are eta gutxiago.

Guztia orain 7 hilabete hasi zen, martxoan. Eva Esnaolak 24 ordutako “bere azkeneko” lasterketa Albin, Frantzian, egitea pentsatzen ari dela esaten dit, baina ez du ezer esan nahi, are eta gutxiago Idoiari. Urriaren 26 eta 27an munduko txapelketa ospatuko da eta Idoiarentzako esperientzia hori barrutik bizitzea oso opari polita izan daiteke.

Entrenamendu hartatik etxeko-lan batekin itzultzen naiz: Albin hoteleko logela erreserbatzea. Klubeko Batzarraren egunean Evak hoteleko logela ordaintzen dit, ez Idoiak Javi presidenteak ekarritako urdaiazpiko bikaina dastatu duela baieztatu gabe. Gainerako guztia geratzen zen. Ia ezer ez.

Hurrengo hilabetetan zehar entrenatzen jarraitzen dugu. Evak Berlineko maratoia prestatzen laguntzen dit eta berak entrenamendu hauek kilometroak batzen joateko erabiltzen ditu. Ezaugarritzen duen eskuzabaltasunarekin, serieak egiten laguntzen dit, berak behar ez dituen arren.

Bi hilabeteren faltan, Eva 24 ordutarako entrenamendu espezifikoarekin hasten da, bere entrenatzailea den Réguloren bitartez. Entrenamendu luzeak hasten dira, luzeeeeeak eta infinituak. Evak, orduan, sekretua Idoiarekin partekatzen du eta entrenamendu luzeetan bere laguntza izaten hasten gara. Ziur naiz behin baino gehiagotan ikusi duzuela bizikletan igota eta botilatxo, menbrillo, gelak eta behar zen guztia zeraman otar batekin.

Pentsa dezakezuen bezala, halako lasterketa baterako ez da nahikoa entrenamendu luzeak egitea: nutrizioa, luzatze-ariketak, masajea, fisioterapia… guztia izan da beharrezkoa eta Evak espartar moduan eraman du.

Emaitza jada ezagutzen duzue. 24 ordu korrika egiten emaitza bikain bat lortzeko: 210,030 kilometro. Open sailkapenean hirugarren emakumea eta, adinaren araberako sailkapenik ez zegoelako, kasu horretan, lehenengoa izango bait zen.

Edozein kasutan ere, gu guztiontzako TXAPELDUNA da, hizki larriz. Eta, zer esango dizuet Idoiaz? Ikaragarria bere lana, beti bezala bigarren planoan, baina beti lasterkariak behar duen horretan laguntzeko prest.

Ez dakizue zein oker dauden korrika egitea banakako kirola dela dioten horiek. Hau bai dela talde bat.

Esnaola ahizpentzat nire begirunerik, nire estimurik eta nire maitasunik gorenena.

Zorionak Eva (eta Idoia, dagokizun horretan) Donostiarrak familiako kide guztion partez!