Joan den uztailaren 8an, igandea, Jaengo maratoia ospatu zen, oraingo honetan, La Salobreja-ko atletismoko pistan.
Esnaola ahizpak, Idoia eta Eva, gure ordezkariak izan ziren lasterketa honetan.
Irteera puntuan, goizeko 7,25etan, tenperatura 21 gradutakoa zen eta amaieran, hau gutxi ez bazen, 36 gradutakoa zen. Hori bai, hango beroa lehorra denez, biziki eskertzen da, baina hala ere… 36 gradu!!!
Eva Esnaolak bigarren egin zuen, lan bikaina benetan, 3 ordu 25 minutu eta 24 segundotako denborarekin. Irabazlea berriz, Pilar Mohamud izan zen, Evak baino 4 minutu gutxiagorekin (ez dezagun ahaztu Pilar Santa Clara Uharteko maratoiko irabazlea izan zela). Hirugarren postuan Ángela González izan genuen. Beraz, lagun arteko podiuma izan genuen.
Sari banaketaren amaieran antolakuntzak zenbait korrikalari omentzeko detailea izan zuen, hauen artean Eva Esnaola aurkitzen zelarik, hauen eskutik plaka eder bat jaso zuelarik.
Idoia Esnaolak eginiko lana ere goraipatu beharrean gaude, 5 ordu 13 minutu eta 23 segundotako denbora batekin bere lasterketa oso gustura amaitu zuen, bere curriculumean maratoi berri bat atxikitzea lortu zuelarik.
Zorionak bikote!!!