Cangaserako bidaia joan den maiatzaren 25ean izan zen, beti bezala, Donostiarrak klubeko kirolariak hiriko puntu ezberdinetan bildu bait genituen. Autocares David-eko mikrobusean, Mikelek bikain gidatu zuena, Cangaseko abenturari hasiera eman genion.
Cangas de Onisera eguerdian iritsi ahal izateko goiz jaiki behar izan genuen. Eguerdiko 12,00etan jada Hotelean geunden; xumea eta funtzionala.
Dortsalak jasotze-bidean ikus ahal izan genuen Cangas de Onis herri guztiak dena ematen zuela Ruta de la Reconquista Maratoi Erdiak arrakasta izan zezan. Dortsalak jaso ostean, eta gure argazkilaria den Luis Peraltak Prentsa akreditazioa jaso ondoren, bazkaltzera joan ginen; azkar, lasterketaren irteera 17,30etan bait zen. Tradizionalenak inguruko jatetxe batean; profesionalenak euren berezko tupper-wareekin.
Errekatik gertu kafea hartu ostean, eta erromar zubian egin beharreko argazkiak egin ondoren, irteerara joan ginen. Eguzkiak gogor jotzen zuen, Donostian zeru estaliak utzi ondoren. Termometroak 25 gradu markatzen zituen, eta lasterketaren profila kontutan hartuz, maratoi erdia konplexua izango zela aurreikusten zen.
Hasiera eman genion!!!
Lasterketaren ibilbidea Cangas de Onis Covadongako Basilikatik banantzen duenekoa da, joan-etorriko ibilbidearekin. Lehenengo kilometroak ordeka faltsu batekin hasten zen; faltsua uneoro desnibel jakin bat dagoelako. Eguzkiak gogor jotzen du eta hidratazio pixka bat faltan botatzen dugu. Aurrera egin ahala guztiok beldur genuen 8,5.go kilometroa iristen da, bertan igoerako profila erabat aldatzen bait da Covadongako Basilikara iritsi aurretiazko maldatan sartuz. Iristea ez da erraza, baina lortu ondoren, itzulerako bideari ekiten diogu; lehenengo bi kilometroak jaitsiera azkarrekoak. Jada 13. kilometroan gaude eta hemen ibilbidea gure aldekoa da, nahiz eta igoeraren ostean indarrak ez ditugun soberan. Eguzkiak ere indar gutxiagoz jotzen du eta sentsazio termikoak behera egiten du; dena den, azken 3 kilometroan badugu maldaren bat edo beste. Azken kilometroan berriro ere Cangas de Onisen sartzen gara lasterketa zail bati amaiera emateko, tenperaturarengatik, profilarengatik eta orduarengatik. Ez da erraza izan, baina lortu dugu. Eta nola ez, Donostiarrak klubak ez du esku hutsik itzuli nahi; oraingo honetan, Marian García podiora igotzen da bere kategoriako lehenengoa izan ostean. Zorionak!!!
Asteburuko lehenengo erronka bete dugu jada. Orain hurrengoaren bila; 20,00etan freskagarriren bat hartzekotan geratu gara, afaltzera joan aurretik. Berriro ere autobusera igo eta Benia de Oniseko Moreno Sagardotegira eramaten gaitu, asturiar menu ohiko bat dastatzera goazelako. Afaria ongi hasten da, gazta dastaketa batekin, sabelak nahasturik ditugun arren, oso goxoa zegoen. Lehenengoekin jarraitzen dugu, jada beteta aurkitzen garen arte… ondoren bigarrengoa iristen da: lupia batentzako, entrekota beste batzuentzat.. eta gainerakoentzako KATXOPOA. Ona bai eta ikaragarri handia ere. Amaitzeko ahalegin guztiak egiten ditugu, baina ezin. Honekin jardunaldiari amaiera ematen diogu, nahiz eta Cangas de Onisera gerturatzean herriko tabernaren batean jardunaldiak emandakoaz hitz egiten geratzen garen. Honaino konta dezakegu.
Nekaturik oheratu arren, eta lo egiten saiatu arren, hurrengo goizean prest gaude Covadongako Lakuetara ibilbide goiztiarra egitera joateko. Daramagun mikrobusari esker Lakuetara iristeko gai gara. Errepidea estua da eta Mikelen abileziari esker, gure gidari gaztea, Enol Lakura iristen gara. Hortik aurrera, Ercina Lakuetara igoera, oinez egiten dugu, galtzada-harrizko zola bikain batetik. Baina, goian gaudenean haizeak dakartzan lainoek ez digute Ercina lakua ikusten uzten. Edozein kasutan, Enol Lakura berriro jaisten gara eta Peralta jaunaren argazki batzuen ostean, hankak luzatzeko azken paseotxoa emateari ekiten diogu.
13,00etatik gertu, mikrobusera igo eta beherako bideari ekiten diogu, Donostiarako norabidean. Bidean bazkaldu ostean, 18,30ean iristen gara gure hirira, gure boto eskubidea egiteko garaiz.
Laburtuz, asteburu bikain bat, korrikalari bikain batez inguraturik, eta, bereziki, pertsona talde bikain batez.
Zorionak denoi Donostiarrak familiako kide guztion partez!