Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

2019 UDABERRIKO LASTERKETAKO INKESTA

Jada helmugara iritsi ziren 1.137 pertsonei bidali genien Asebetetze-inkestaren emaitzak ditugu. Iaz lasterketa 1.317 korrikalarik amaitu zuten (aurten zubiak korrikalarien %15a gutxitu digu).

Inkesta erantzun duzuen 382 pertsonei (%33a, aurreko bi urteetan bezala) biziki eskertzen dizuegu zuen denboraren zati bat guri eskaini izanagatik. Zuen iruzkinetatik ondorioak ateratzen ditugula bermatzen dizuegu, baita 2020 urteko Udaberriko Lasterketa hobetzeko asmoz aztertuko ditugula ere.

Emaitzen inguruan ondorengoa aipa dezakegu:

1 eta 5 artean puntuatzeko bederatzi galdera.

Hiru galdera zenbait aukerekin (adina, generoa eta lasterketan eginiko denbora)

Bi galdera BAI edo EZ erantzunak emateko.

Okerrera egin dugu:

Korrikalariarentzako zerbitzuetan, aurten 4 ataletan banandu den arren, lauen bataz bestekoak 4,2ko nota ematen du, azken urteetan atal honetan lortutako ohiko notarekiko bi/hiru hamarreko gutxiago: 4,4-4,5. Ziurrenik nota honen jaitsiera dutxei dagokien gaian lortutako puntuazio baxuari dagokio, nonbait horrenbeste jenderentzako nahiko urriak bait ziren. Hau nola hobe daitekeen begiratuko dugu, nahiz eta gure antolaketatik kanpo dagoen, erantzukizun hau udaletxeari bait dagokio.

Hobera egin dugu:

Korrikalariaren poltsan: 4,3 iazko 3,6arekiko (7 hamarreko gehiago, beraz neurriengatik kritikak jaso arren, kamiseta korrikalarien atseginekoa izan dela dirudi)

Gainerako ataletan, nota aurreko urteekiko ia berdin jarraitzen dute.

Bataz besteko nota 4,50ekoa da (iazkoa baino 4 ehunen gehiago, 4,46koa izan zela)

Aurten ezarri dugun zerbitzu berri bat erbi-lanak egin zuten korrikalariena izan da eta, eman zaion puntuazioa ikusirik (4,5), harrera oso ona izan duela dirudi.

INKESTAN LORTURIKO BATAZ BESTEKO NOTAK ETA 2015, 2016, 2017 ETA 2018KOEKIKO ALDERAKETA: