Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Jada baditugu helmugaratu ziren 1.317 lasterkariei eginiko satisfazio inkestaren emaitzak.

Mila esker 450 korrikalariei (%34a, iaz bezala), zuen denboraren une bat inkesta erantzuteari eskeintzeagatik. Zuen komentarioak kontutan izango ditugula bermatzen dizuegu, eta aztertuko ditugula,  2019ko Udaberriko Lasterketa hobetzeko intentzioarekin.

Zuen denbora baliagarria izan dela erakustea bezalako ordainketa hobeagorik ez dagoela dakigunez, lortutako emaitzez informatuko zaituztegu.

Inkesta 6 galderez osatzen da, 1etik 5era puntuatu behar direnak. Urtero galdera berdinak dira, emaitzak konparatu ahal izateko.

Esan behar degu horietako batetan berdindu dugula eta beste bostetan zertxobait okertu.

  • Zirkuituan: 2 dezima
  • Lasterkariari Zerbitzuetan: dezima 1
  • Horniduran: dezima 1
  • Oparian: 4 dezima
  • Kausa Solidarioan (ONG): 2 dezima

Batezbesteko nota 4,46 –koa izan da aurten, iazko 4,64 –ren aurka.

93 komentario eta hobekuntza proposamen ere jaso ditugu. Arretaz aztertu ditugu eta posible direnak hurrengo urterako kontutan hartuko ditugu.

Mila esker berriz ere zuen denbora eskeintzeagatik eta gugan fidatzeagatik.

Azpimarratuak

Saioaren hasiera

Donostiarrak Twitter-en