Korrikalariaren poltsa osatzeko jada prestatuak ditugu kamisetak.
Aurten esfortsu haundiago bat egin dugu eta bi jantziak manga luzekoak izango dira, merezi dezute eta.
Gizonezkoentzako lima koloreko manga luzedun kamiseta tekniko bat dugu. Udaberriko egun hauetan erailtzeko egokia, baita udazken eta negurako ere, hotz haundiegirik ez dugun egunetarako.
Emakumezkoentzako lila koloreko manga luzeko mikropolar bat dugu. Ez da korri egiteko prenda bat, baizik eta korri egin ondoren jazteko primerakoa, baita era informal batetan erabiltzeko ere.
Gustoko izatea espero degu.
Deskribapen teknikoa
Mutila
Bi koloretako manga luzedun kamiseta teknikoa, bizkar aldeko kosturetan bi tira reflektante dituena, 100% poliester, 145 grs transpirablea, tejido arina eta azkar lehortzekoa, mangak ranglan erara, pespunte dobleko amaiera, atzekaldea aurrekoa baino luzeagoa, kosturak estaliak.
Neskak
Korte entailatutako emakumezkoentzako mikropolarra, lepo borobilduna, ribetea tejidoan bertan. Tejidoa bi aldeetatik jantzia.100% poliester, 175 g/m² mikropolarra. Antipilling tratamendua.