Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Urtea bukatzen joateko, azken asteetako emaitza batzuk jartzen dizkizuegu.

Iciarrek Pola de Siero-ko San silbestrea irabazi berri du. Neska hau forma onean dago, ikusi besterik ez dago ze erritmo matkatu zuen bere txipak. Agian, oparitutako produktuek lagunduko zioten.

Javi Elías, Javi Fuentes eta Félix de Miguel, Gasteizko maratoi erdian izan ziren, garai batean ohiko zen lasterketa batetan. Idoia eta Iñaki Gerica Irun-go krosean izan ziren.

Bestalde, Astigarraga eta Pasaian 2 lasterketa oso herrikoi jokatu ziren. Astigarragan Borja bigarren izan zen eta Sergio Garzo laugarren. Mikel eta Joseba lehen hamarretan asrtu ziren beraien arteko "pikean" Mikel gailendu zelarik.

Pasaian Idoia eta Bixen izan ziren, euriari aurre eginez, 2 txapeldunen moduan.

 

Postua Izena Denbora Erritmoa

Gasteizko maratoi erdia

387 Javier Fuentes 1:24:27 4:00
388 Javier Elías 1:24:28 4:00
1846 Félix de Miguel 1:39:14 4:42

I Super Amara gabonetako krossa 5km

18 Iñaki Gerica 16:34 3:19
428 Idoia Esnaola 25:37 5:07

Pasai Antxoko gabonetako krosa

78 Bixen Otaño 34:42 4:58
79 Idoia Esnaola 34:43 4:58

Beach cross

98 Bixen Otaño 18:23  

Pola de Siero-ko San Silbestrea

  Iciar Mugica   3:41