Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Aurreko urteetan bezala, Uztailaren 21ean, Igandea, kide batzuk Getaria Zarautz igeriketa trabesia egitera animatu gara.

2.800 metro dira eta aurtengoan itsaso geldoa izan dugu, medusaren bat eta somatzen ez ziren korronteak, baina 3 bat minutuko atzerapena eragin dutenak igerilari gehienetan.

Guztira 1599 igerilari iritsi dira helmugara eta guztietan azkarrena Aitzol Arrillaga 0:35:42ekin eta Irati Mendia 0:36:04ekin izan dira.

Azken igerilariak 1:58:33 egin du.

Emakumezkoen partaidetza %23koa izan da, 364 igerilari bilduaz.

Gaztetxoen proba bat ere izan da goizeko 11etan, 10-14 urte bitartekoentzat, 200 partaide izanik. 800m egin dituzte Zarautzeko ondartzatik irtenaz. Beraz, adin horretako semealabak dituzuenok badakizute datorren urterako.

Gure kideen denborak honako hauek izan dira:

Pos.
gen.
Pos.
cat.
Tiempo Nombre Apellidos
108 31 00:44:58 IÑAKI SAIZAR PORTU
728 27 00:57:12 ENERITZ SEIN (beste izen batekin)
737 232 00:57:21 JOSE LUIS PERALTA
796 262 00:58:13 ANDER ITURBURU YARZA
875 288 00:59:44 MARCO BORONAT ELIZALDE
1087 132 01:03:39 JAVIER SARRIEGI PINEDA
1201 149 01:05:57  JOSE ANTONIO SOROA MENDIZABAL

Juancar-en emazteak ere parte hartu zuen oso denbora ona lortuaz:

1147 - 19 - 01:05:05 - NEREA GARCIA MAIZTEGI

Betiko moduan, hemen aipatu gabeko inork parte hartu bazuen jakinerazi diezagula