Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

 

 

Gaur beste bazkide berri bati emango diogu ongietorria. Bera Unai San Sebastián da. Mutil honek lehenago ere jantzi zuen Donostiarrak-eko arropa, baina arrazoi garrantzitsuengatik utzi behar izan zuen. Orain bueltan da eta ilusio handiz gainera.

Gainera, haren aurkezpen-hitz labur batzuk uzten dizkizuegu:

Beno, ba nik parentesi txiki bat egin nuen taldean, asfaltoan korritzen dudana baino lasterketa garrantzitsuagoa nuelako. Aitatxo izan nintzen, eta badakizue nolakoak izaten diren erantzukizun horiek, jejeje.

Baina ia normaltasunera itzuli naizenez, hemen nago berriro klub handi honetan parte hartzeko.

Asfaltoan ikusiko dugu elkar.

Ongi etorri Unai!