Gaur beste bazkide berri bati emango diogu ongietorria. Arkaitz Urdapilleta da. Urteak daramatza korrika, beti Donostiarrak taldeko korrikalariekin gurutzatzen, eta azkenean familia honetako kide izatera animatu da.
Gainera, haren aurkezpen-hitz labur batzuk uzten dizkizuegu:
“Korrika egitera ateratzen naizen guztietan, jende asko ikusten dut Donostiarrak taldearen elastikoarekin, eta beti sentitu dut zuek osatzen duzuen taldearen inbidia osasuntsu hori; talde-sentimendu horregatik animatu naiz aurten klubeko kide izateko pausoa ematera; espero dut elkarrekin bide polita egitea, eta betirako gogoan izateko abentura ugari bizi ahal izatea!”
Ongi etorri Arkaitz!