Badakigu osasun-pandemiagatik lasterketetan oso mugatuta jarraitzen duzuela, eta zoritxarrez egoera hori luzatu egin daiteke. Hau guztia erokeria da. Pazientzia eta animo ugari, ea egoera azkar batean aldatzen den.
Carlos Pérez Olozaga gure kidearen artikulu bat pasatzen dizuet, Donostiarrak-eko bazkide guztientzat interesgarria izan daitekeena.
Carlos, duela gutxi, ConBiciko Osasun eta Ingurumeneko lantaldean sartu da, eta hau izan da bere lehen argitalpena.
ConBici 65 txirrindulari elkarte biltzen dituen koordinatzaile nazionala da.
Artikuluak oihartzun handia izan du nazio mailan eta baita Ameriketako Estatu Batuetan ere, horregatik uste dugu zuen interesekoa izan daitekeela.
Hirian pedalei eragin, korrika egin edo oinez gabiltzan bitartean, denbora errealean "zer aire arnasten dugun" artikulua, duela gutxi ConBiciko "Osasun eta Ingurumen" lantaldeak argitaratu du, baita “Habitatmap”-ek, New Yorkeko irabazi asmorik gabeko erakunde teknologikoak, bere bere twitter-en zintzilikatu ere, denbora errealean arnasten ditugun PM2.5 partikulak neurtzeko AirBeam2 monitoreak garatu zutena.