Alberto Iñurrategi mendizale handia 2020 Udaberriko Lasterketaren 1 Dortsala izango da.
Hamalau zortzimilakoak igo dituen hamargarren mendizalea izan da munduan. 2000 urtean zendu zen Felix bere anaia zenarekin, zailagoak diren alpino erako igoerak, oxigeno gabe igotzeak, soka finko gutxiago erabiltzeak, sherpa gabe edo oso gutxirekin igotzeak edo base kanpo gutxi izateak ematen duen zailtasunak izan dira bere ezaugarri. Guzti horrek mundu mailako 8 mendizale hoberenen artean kokatzen du. Bide berriak ireki ditu, K2-an adibidez eta zortzimila askotan igoera oso teknikoak egin ditu, halanola Annapurnako sortaldeko ertza eta bestelako gailur oso zailak, Gasherbrum III. Gainera munduan mendizale bakarra da Gasherbrum I, Gasherbrum II, Gasherbrum III eta Gasherbrum IV gailurrak egin dituenak.
Mendi dokumentalak egiten lan egin du beste alpinista eta dokumentalista batzurekin, Annapurna: sueño y vacío, Gure Himalaya eta Hire Himalaya.Azken hau bere anaiaren homenez eta zenbat jaialditan saritua izan dena. Al filo de lo imposible saioaren kolaboratzaile ohikoa ere izan da eta patagoniatik etorri berria da.