Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Gaur ongietorria emango diogu bazkide berri bati. Iban Zubeldia du izena. Udan izandako lesio larri bat gainditu, eta hilabete batzuk geldirik egon ondoren, sasoi onean da berriro, eta gure klubean, urte asko bakarka korrika egin ondoren, kilometroak egiteko orduan hainbeste eskertzen den konpainia horren bila dabil.

Gainera, Ibanen aurkezpen-hitz labur batzuk emango dizkizuegu:

"Urte asko bakarka ibili naiz korrika eta askotan Donostiarrak-eko talderen batekin topo egiten nuen. Orain dela hilabete batzuk zuekin probatzea erabaki nuen eta esperientzia ezin hobea izan da. Beraz, klubeko bazkide egiteko garaia dela erabaki dut. Batzuk ezagutzen zaituztet hainbat arrazoirengatik, eta beste batzuk laster ezagutuko zaituztet hirian barrena korrika. Agur bero bat."

Ongietorria Iban!