Gaur ongietorria emango diogu bazkide berri bati. Oier Ariño du izena, klubeko bazkide guztiok bat egiten gaituen kirol honen maitalea, korrikalari gazte-gaztetatik, gure klubean lekua bilatzen du eta ziur aurkituko duela.
Gainera, Oierren aurkezpen-hitz labur batzuk emango dizkizuegu:
"Jaiotzez koldarra, zentzua dudanetik etengabe korri egiten dut. Klubean konpainia bilatzen dut, bidegorrien inguruan dauden arrisku guztietatik ihes egiteko."
Ongietorria Oier!