Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Albiste berriekin gatoz. Klubean pertsona berri bat sartu bait da, oraingoan, bazkide/korrikalari berri bat. Mari Mar Escrig Bengoetxea du izena. 2020rako asmo handiko helburuekin sartu da Donostiarrak taldean, eta zein talde hobea erronka horiek lortzeko, gurea bezalako klub batean baino.

Gainera, Mari Mar-en aurkezpen-hitz labur batzuk utziko dizkizuegu:

"2020an nire lehen maratoia egin nahi dudanez, Donostiarrak klubarekin bat egitea gomendatu zidaten. Ez nuen kluba ezagutzen argazkiak ikusi nituen arte eta igandeetan gurutzatzen ninduen marradun kamiseta talde hura zela erori nintzen, nahiko ondo pasatzen zutela ematen zuen, eta entrenamenduren batean ere animatu nindutela, ni lur jota nindoanean… Haiekin bat egin nuen lehen igandean argi izan nuen, harrera ikaragarria izan zelako eta ziur nagoelako maratoia egiteko nire ametsa lortzen lagunduko didatela, haiek duten mailarengatik eta konstantziagatik, eta ez nautelako bakarrik utziko abentura honetan

Ongietorria!