Kinde Atanaw Alayew, gizonezkoen kategorian, Roza Dereje, emakumezkoenean, etiopiarrak izan ziren Valencia Trinidad Alfonso-EDP Maratoiaren 39.go edizioaren irabazleak, joan den abenduaren 1en ospaturikoa, igandea, biak valentziar probaren errekorra murriztea lortu zutelarik. Lasterketa honek aurten parte-hartzaile kopuruaren errekorra ere gainditu zuen, 25.000 korrikalarirekin.
Baina, eguneko titularra hori izan zela esan al daiteke? Edo agian munduko seigarren maratoirik eta Europako maratoirik azkarrenean bilakatu den honetan parte-hartu zuten Donostiarrak taldeko kide ugariak izan ziren?
Korrikalari, familiar eta laguntzaileen artean ia 50 pertsona izan ziren Valentziaraino joan zirenak. Hitzordua igandean zen, goizeko 8,30ean azkarrenentzako eta 9,00etan horren azkarrak ez direnentzat. Guztira 25.000 izen emandako maratoian (datorren urtean 30.000 izango dira). Klubeko lehen kideak ostiral goizean iritsi ziren. Gainerakoak ostiral arratsaldean bertan iristen joan ziren, baita batzuk larunbat goizean ere. Batzuk hegazkinez, besteak autoz, besteak trenez… Batzuk arazorik gabe, besteak autobidean basurde baten aurka talka egin ostean eta airbag-ek salto egin ostean sustoa kendu ezinik… Baina guztiek pasa ahal izan zuten korrikalariaren azokatik, igandeko azterketarako guztia prest izateko. Eguneko 42,195 kilometroei aurre egiteko, aurreikuspenak nahi baino giro epelagoa aurkezten zigun, zerua garbi eta giroa major baten bizi daitekeenaren antzekoa. Ibilbidea guztiz laua, errepidearen bi aldeetara milaka zaletu, musika ozen, batukadak non-nahi… Hau da, tenperaturarena kenduz (batzuentzako behintzat), kronoak apurtzeko osagai guztiak bildu ziren…
Irteera-gunetik oso gertu familia-argazkia egiteko xedearekin kide guztiak bildu ziren (eskerrik asko Maribi) eta jarraian bakoitza bere irteera-tokira… Emaitza? Orokorrean, esandakoa, markek eztanda egin zuten, batzuk positiboki, euren ametsak egi bihurtuz eta lasterketa bikain bat egin ostean, beraien markarik hoberena lortzeraino… eta besteek negatiboki, klubaren afarian eman ohi den “no por mucho madrugar...” sariaren hautagai izateko bidean. Baina neurri handiagoan edo txikiagoan sufrituz, azpimarratu beharra dago klubeko kide guztiek lortu zutela maratoieko helmuga zeharkatzea.
Bigarren hitzordua La Pepica Jatetxean zen. Hantxe bildu ziren goizean korrika egin zuten lasterkari guztiak, baita beraien senitarteko eta laguntzaileak ere. Lehen plater bikain batzuk eta bi paella ikaragarri dastatu ahal izan zituzten, bien bitartean mintzagai nagusia goizeko gorabeherak izan zirelarik. Irudi batek milaka hitzek baino gehiago balio dutela esan ohi da… eta goizeko lanarekin nor baino nor gusturago zegoen jakiteko, euren aurpegitxoei begiratu besterik ez zitzaien: Javi Fuentes, Javi Elías, Iker Martínez, José Javier de la Cruz, Mikel Quintana, Marian García, Alicia Vetas, Jacky Gil… (ziur naiz baten bat ahazturik utziko dudala, barkatu baina). Amaieran, klubeko lehendakariaren eskutik brindisa eta argazki berri bat, oraingoan bai, Valentziara bidaiaturiko Donostiarrak-eko ia kide guztiekin.
Hortik aurrera, ez naiz ni izango garagardoen artean lasterketan baino hobekiago nor moldatu zen adieraziko duena… Baina, aldiz, aitortu beharrean naiz oso zaila izango dela korrikalari guztien artean halako batasuna senti daitekeen talderik aurkitzea, egun polit hori eta are eta ederragoa izan zen asteburua bizitzeko aukera izan bait genuen. Harro nago klub honetako kide izateaz.
Zorionak Donostiarrak guztioi!!!