Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

2019 urteko opari instituzionala aurkezten dizuegu. Donostiarrak-eko logoa duen kirol-motxila pertsonalizatu bat da, edukiera handikoa, irekidura zabalekoa eta behealdean, modu bereizian, zapatiletarako konpartimentuarekin.

Klubarekin egiten ditugun bidaietan erabiltzeaz gain, banakako irteeratan ere erabilia izatea espero dugu, mendira, hondartzara edota ibiltzera ateratzen garenean.

Bazkide guztiek gozatu ahal izango dugun opari bat dela uste dugu, Klub baten antzera ikusgaitasuna emateaz gain.

Iristear dauden lasterketatan, bertoko egutegian modu berean garrantzitsuenak diren horietan, erabilia izan dadin, jada gure eskuetan ditugu.

Opari hau eskuragarri izango duzuena Ondarretako ECEIZA tabernan datozen urriaren 26 eta 27an eta azaroaren 2 eta 3an, goizeko 10,00etatik 11,30etara, hau da, datozen bi asteotako larunbata eta igandean.

Hortik aurrera EZ da posible izango oparia jasotzea, hala bere bila ahalik eta azkarren pasatzea eskatzen dizuegu; zuek jasotzerik ez baduzue, Klubeko beste kideren batek jaso diezazueke.

Zuen atseginekoa izatea espero dugu. Ea maiz erabili eta goza dezakezuen.

 

Imágenes en galería: