Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Aitor Etxeberria donostiarra eta Gebriala Baraki etiopiarra izan ziren Donostian euripean ospaturiko 15k Klasikoa Salto Systems-eko 23 edizioaren irabazle handiak. Ia 3.000 korrikalarik parte hartu zuten, gipuzkoar hiriko kaleetatik barrena aritzeko, lehiatzeko eskaintzen zitzaizkien modalitate ezberdinetan, guztiak ere Anoetako miniestadioan kokaturiko helmugan amaitzen zena.

Hiru Hondartzetako lasterketaren ondoren, Behobia eta Maratoiaren prestakuntzarako, 15k Klasikoa iristen da.

Meteorologia argiki aurkakoa zen; Hiru Hondartzetan beroa eta hego haizea izatetik, Klasika honetarako euri askoko iragarpen batera pasatzen ginen.

Goizean goiz euria zen nagusi, Donostiarrak klubeko korrikalaririk goiztiarrenak hala egiaztatzen ziguten bezala. Irteera-ordua iristen joan ahala, eurian etenaldi bat eman zigun, eguzki-izpi bat ikusteraino eta ostadar eder bat azaltzeraino. Laburtuz, korrika egiteko egun on bat: tenperatura ona eta euriaren mehatxuarekin.

Eta hain zuen ere, 15k lasterketari hasiera ematearekin euria hasi zen. Baina lehorrean irten ginen eta hori beti da eskertzekoa. 3. kilometrora iristerakoan, Kursaalean, euria nabarmen ari zuen, Boulevard-era joaten haizea ere agertu zen, taldetxoren batean babesa bilatzeko unea zen. Hernani kaletik Kontxako Pasealekurantz zihoan bidea ez zen erraza, haizeak aurrez aurre jotzen zuelako. Baina 5. kilometroa eta Antiguako tunela igaro ondoren, Zumalakarregi eta Tolosa etorbidean babesa lortzen zen eta erritmoak bere horretara itzultzen ziren. Lorea igaro ondoren Infernura iristen zen, Errotaburuko biribilgunearen azpitik pasa ostean, oraindik ulertzerik ez dugun jaitsiera-igoera eta igoera-jaitsiera bat, 15k Klasikoan baino, maratoian gehiago.

Ondarreta aldera itzultzerakoan euria zen nagusi berriro ere, baina jada ez hasieran bezalako horrenbesteko indarrarekin. Arinki arinki taldeak desegiten hasten ziren eta azkeneko 5 kilometroei aurre egiteko guztiak jada beraien tokian kokaturik zeuden. Ikustera gerturatutako jendearen artean ere klimatologiak eragina izan zuen, baita Easo kalean ere, baina hori bai, beti bezain adoretsu: chapeau!

Ezin dugu ahaztu 15k honetan parte hartu duten Donostiarrak taldeko hainbat kide funtsezko erbi lanak egiterakoan, beraien denbora eta helburuak betez eta eta beraien taldeak aurrez ezarritako denboratan eramanez.

Eta zer esanik ez jende artean animatzen egon ziren Donostiarrak horien inguruan. Hori da klub hau handia egiten duena. Kide guztiak, barruan edo kanpoan egonik, indarra eta animoak ematen.

Hurrengoa, urte guztietako handietariko bat: Behobia!

Donostiarrak-eko denborak ondorengo hauek izan ziren (inor bidean ez uztea espero dugu, eta hala bada, aldez aurretik, barkamena eskatu besterik ez dugu):

15 KILOMETRO

Mikel García 55m 38s.

Javi Fuentes 55m 43s.

Jaime Alonso 55m 56s.

Iñigo González 59m 18s.

Iker Martínez 59m 41s.

Iñaki Gerica (erbi lanetan 4,00 m/km) 59m 56s.

Mikel Usandizaga 1h 01m 16s.

Ignacio Pío Galdós 1h 01m 17s.

Santi García 1h 01m 36s.

Oihana Oleaga 1h 04m 22s.

JuanCar Arregui (erbi lanetan 4,15 m/km) 1h 04m 48s.

Luispe Bedoya 1h 05m 10s.

Alvaro Buenechea 1h 06m 43s.

Arantxa Ruiz 1h 09m 18s.

Marcos Bujanda 1h 09m 49s.

Rosi Calles 1h 14m 12s.

Joserra Basterra 1h 14m 13s.

Nerea Caridad 1h 21m 43s.

Aitor Vidal 1h 22m 52s.

Juanjo Gibaja (1h  25m. erbi lanetan) 1h 24m 53s.

10 KILOMETRO

Mariano Carvajal 47m 51s.

Macu Zuzuarregui 49m 57s.

Jesús Eguimendia 58m 19s.

5 KILOMETRO

Borja Vélez 18m 52s.

Beste behin, mila mila esker Luis Peraltari berak eginiko argazki guztiengatik eta berriro ere atzo bizitakoa argazkietan islatzeagatik.

Zorionak guztioi Donostiarrak familiako kide guztion partez!