Carlos Pérez gure kidearen eskutik, udaran gure hirian kotxeek sorturiko kutsadurarekin erlazionaturiko hurrengo artikulua pasatzen dizuegu, DVra bidalitako artikulua, baita Kalapie-ren facebook-ean argitaratutakoa ere.
“Arrunki Kalapiek hirian burutzen dituen kutsaduraren neurketen emaitzek, udararo PM2.5 partikulen hazkunde nabari bat egiaztatzen dute (2.5 mikratik beherakoak, osasunerako oso kaltegarriak), eta hau orokorrean aparkaleku libre baten bila dabiltzan autoek sortzen dute.
Airearen kalitateak okerrera egite horrek, hiritik barrena oinez edo bizikletaz mugitzen garen hiritar kopuru handiari, geroz eta kutsatuago dagoen airea arnastea eragiten digu.
Instantzia politiko guztietatik klima-krisialdiaren aurkako borroka sustatzen ari dira eta, bereziki, mugikortasun jasangarria sustatzen: ibiltzea, bizikletan joatea, garraio publikoa erabiltzea… eta kotxea etxean uztea.
Kutsatzen ez duen mugikortasun horrekin guztiz bat egiten dugu, baina Kalapie-tik ere bere erabiltzaileentzako osasungarria izan dadin aldarrikatzen dugu (kerik arnastu gabe), paradoxikoa bait da oinezkoek zein bizikletaz doazenek, mugikortasun jasangarria egiten ez duten haiek (kotxeek) sorturiko kutsadura arnastea.
Noiz arautuko da auzokoak ez diren haiei hiriaren zentrora kotxez sartzea mugatzearena?
Noiz izango ditugu hiriaren sarreratan disuasio-aparkalekuak?
Eta noiz arautu eta baimenduko da bizikletak hiriko autoen aparkalekuetan uzteko aukera? Jada beste europar hiriek aukera hau indarrean bait dute, modu honetan bizikleten aparkalekuekin dugun tokiaren arazo larriari irtenbidea emango bait genioke.”