Maiatzaren 5ean, igandea, zenbait Donostiarrak pixkanaka pixkanaka gorantz doan maratoi batean parte hartu zuten: “Volkswagen Prague Marathon”. Lasterketen munduko zirkuituan nahitaezko geldialdi batean bihurtu da. Aurten, gainera, bere 25. urteurrena ospatzen zen.
Jorge Villanúa, Ángel Castrillo, Patxi Galdós, Miguel Ángel Goya eta Iñaki Lasa… zein nolako 5 hanka mahai baterako. Horren magikoa den 42.195 metrotako ibilbide honetan eskarmentu handia duten 5 nekaezin. 10 hanka horien artean egun zenbatzen dituzten maratoi kopurua zenbatekoa den jakitea gustatuko litzaidake… buffff!!!
Bostak helburu ezberdinekin bai, baina ilusioz beterik gerturatu ziren Pragara. Lasterketaren hasieran tenperatura freskoa zuten, 3 gradu. Lurra bustia zegoen, bezperan euri dezente egin bait zuen… maratoi nahiko laua izan arren, zenbait tokitan zorua ez zen batere egokia, galtzada-harrizko zola bait zegoen… Tranbia garraiobide garrantzitsuenetariko bat den hiria denez, ibilbidean sarturik zeuden errail bustiek korrika egitea arriskutsu bilakatzen zuten, irristakorra bait zegoen, baten batek bere hezurrak lurrean ikusi zitueneraino… gaina altxatu eta lasterketa amaitzera. Laburtuz, klubeko 5 korrikalariek oso sentsazio onak izan zituzten.
Amaieran ia 7.300 korrikalari izan ziren helmuga gurutzatu zutenak. Amaierako denborak ondorengo hauek izan ziren:
Iñaki Lasa 3h 08m
Patxi Galdós 3h 26m
Jorge Villanúa 3h 45m
Ángel Castrillo 3h 45m
Miguel Ángel Goya 3h 55m
Zorionak boskote Donostiarrak familiako kide guztion partez!