Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Gaur bazkide berri bati emango diogu ongietorria. Bere izena Iker Martínez Arza da. Berarekin kilometro batzuk egiteko zortea izan dugunok, klubak bere etorrerarekin kalitate handia irabazten duela baiezta dezakegu. Azkenaldian egin dituen lasterketatan eginiko denborek hala egiaztatzen dute… kirol arloan makina bat eta adiskide bezala oso jatorra.

Ikerren aurkezpeneko hitz labur batzuk uzten dizkizuegu:

Korrika arloan zaletu berri bat naizenez klubeko bazkide egin nahi izan dut, klubean duzuen giroa ezagutu bait dut eta oso atsegina dela iruditu bait zait.

Gainera klubeko zenbait kide ezagutzen ditut eta animatu egin naiz.

Ongietorria!