Igarotako asteburu honetan klubeko kamiseta penintsulako leku ezberdinetan ikusteko aukera izan genuen: Ourense, Merida eta Bartzelonan.
Macu Zuzuarregui galiziar hirira joan zen pista estaliko Espainiako Master Txapelketan parte hartzeko helburuarekin. Jada ohitu gaituen moduan, beste behin, ez zen esku hutsik itzuli eta 1.500 zein 3.000 metrotako probak irabaztea lortu zuen, urrezko bi domina lortuz. Izugarria Macuk lortu duen palmaresa!
Egun berean, Meridan, maratoi erdi bat ospatzen zen. Haraino joan zena Marian García izan zen… eta honek garaipena lortu ez arren, oraingoan bere kategoriaren barruan bigarren postu bikain bat lortu zuen. Lasterketa ordu bat eta 46 minututako denborarekin amaitu zuen… Izugarria Marianek eginikoa!
Eta hirugarren tokian, Bartzelonan, Zurich Marató Barcelona-ko 42. edizioa ospatzen zen. Hemen klubeko bi partaide izan genituen:
- Iñaki Lasak 3h 10m eta 21 segundo behar izan zituen 42,195 kilometroak egiteko, 1.070. postuan amaituz. Maratoi erdia 1h 32m eta 39 segundotan igaro zuen. Ezer gutxi esan dezakegu Zegamako nekaezin honen inguruan, klubeko beste kide bat datorkigu burura, hauentzako maratoi bat korritzeak gainerakoentzako ordubeteko entrenamendu bat bezala bait da. Azken 3-4 hilabetetan jada 3 maratoi egin ditu: Donostia, Sevilla eta Bartzelona… eta oso denbora gutxian gainera datozkionak, Praga, Zegama… (hona bitarte konta dezaket).
- Josean Soroak berriz 4h 13m eta 56 segundo behar izan zituen, 8.658. postuan amaitzeko. Joseanek maratoi erdia 2h 03m eta 10 segundotan igaro zuen. Goraipatzekoa bere azken maratoia inoiz egindako azkarrena izan zela eta oraingo hau, berriz, inoiz egindako mantxoena... eta kasualitatea ote, baina bi lasterketa hauen arteko aldea ordu betekoa, 0 minutu eta 0 segundutakoa izan da... ez gehiagorik, ezta gutxiagorik ere!
Zorionak laukote Donostiarrak familiako kide guztion partez!