2018 urtearen amaierarekin, eta klubeko ohiturei eutsiz, abenduaren 30ean, igandea, entrenamendu solidario tradizionala ospatu zen, kiloaren entrenamendua ere deitua. Hitzordua goizeko 11,00etan zen, Ondarreta hondartzako arrapalan.
Aurten klubeko zuzendaritza-batzordeak gertakaria egun batez aurreratzea erabaki zuen, urtero Urte Zahar egunean ospatzearen ohiturarekin hautsiz, Donostiako San Silbestrearekin bat egitea saihesteagatik eta honela aurreko urteetako parte hartzea handiagotzea bilatuz...
Egunsentia benetan hotza izan zen, baina euri arriskurik gabea, gauzak hala hitzordura gerturatu eta korrika eginez berotasunean sartzera gonbidatzen zuen. Azkenean jende ugari gerturatu zen entrenamendu solidarioan parte hartzera: bazkide ugari euren seme-alabekin, bilobekin, ilobekin, lehengusu eta bizilagunekin, eta bestelako familiako kide eta lagunekin. Hitzorduan eskatzen zen bezala, Donostiarrak familia handi hau biltzeko momentu familiar batean bilakatu zen.
Urtero egin ohi den bezala, aurten ere parte hartzaile bakoitzak galkorra ez den kilo bat janari ekarri zuen. Ekarpen guzti hauei esker kaxa ugari betetzea lortu ziren, egunotan Elikagai-bankura eramanak izango direnak.
Amaitzeko, Algaraklown-en emanaldi ezin hobea goraipatu beharra dugu, beraiei esker, bertara gerturatu ginen guztiok, txikienetatik helduenetara, une ahaztezinak bizi ahal izan genituelako. Eskerrik asko Algaraklown.
Luis Peralta, ez gara nekatuko klubeko jazoera guztien unerik nabarmenenak betikotzeko egiten duzun lanarengatik. Eskerrik asko zuri ere.
Eta zuei guztioi, 2019 zoriontsu bat opa dizuegu, osasun piloarekin… eta batzen gaituen hobby hau, lagunarterik hoberenean kilometroak egiten jarraitzea, luzaroan partekatzen jarrai dezagun… Urte Berri On!!!