Irailaren 16an, igandea, Usurbilgo Baxurde Txiki triatloi taldeak antolaturiko korrika lasterketaren 11. edizioa ospatu zen goizeko 10,30etatik aurrera. Aurten distantzia bakarra antolatu zen, 10,75 kilometrotako distantzian. Herriko kaxkoa eta baserri bideetatik igarotzen zen froga eta gehienean laua izan zen, aldapa batzuk medio eta asfalto, hormigoi edo harri-txintxarreko bideen artean igarotzen zelarik. Irteera eta helmuga herriko frontoian eman zen.
Donostiarrak klubeko Iñaki Gerica usurbildarra izan da helmugara heltzen azkarrena 11. Baxurde Proban. Lourdes Colomo Artola emakumezkoen artean lehena. Segidan dituzue sailkapenak:
Lehen hiru sailkatuak:
1-Iñaki Gerica Juan 00:35:50 (Usurbil) .
2-Iñigo Murillo Exposito 00:37:32 (Orio).
3-Jon Trigueros Alvarez 00:38:11 (Donostia).
24-Lourdes Colomo Artola 00:43:30 (Zizurkil)
36-Rosa Uribe Navarro 00:46:20 (Usurbil).
38-Edurne Irureta Padrones 00:47:19 (Errenteria).
Zorionak Iñaki Donostiarrak klub osoaren partez!!!