Joan den abuztuaren 2an, hemendik ez urrun, Soustons-eko 10 kilometrotako lasterketa ospatu zen. Oraingo honetan Iñigo González izan genuen parte hartzen, klubeko bazkidea, uda handik gertu ematen bait dute eta Hossegor-etik soilik 25 minutu dagoelako. Herriko jaiak ospatzen ziren, eta lasterketa ekitaldietariko bat gehiago zen, hasiera arratsaldeko 19,30etan eman zitzaion eta herriko kaleetan barrena igarotzen zen, aintzira gurutzatuz eta herriaren erdian dagoen zezen-plazan amaituz. Guztira 1.522 pertsona izan ziren helmuga gurutzatu zutenak eta Iñigok 56. postuan amaitu zuen, 39 minutu eta 45 segundotako denbora batekin, oporretan eta aurre denboraldi betean egoteko oso ongi dagoelarik. Nabarmendu beharrean gaude eguzkiak gogor jotzen zuela, 30 gradu bait zeuden eta bizilagunek euren mahukekin botatzen zuten ura oso eskertzekoa zela.
Zorionak Iñigo Donostiarrak klub guztiaren partez!!!