Klubak bere bazkide guztiei eskaini nahi dien zerbitzu berri bat aurkezten dizuegu. Entrenatzaile Zerbitzu bat da oraingo honetan, gure ohiko entrenamenduarentzako osagarria izan daitekeen pertsona-teknikari aditu baten ezagutzekin.
Oraingo honetan, Carlos Ayalaren lankidetza izango dugu, entrenatzaile lanetan 30 urte baino gehiagoko eskarmentua duena. Maratoian nazioarteko korrikalaria izan da, 2:12:51 denborarekin. Korrikalarien prestakuntzan duen eskarmentu zabalak, eliteko zein korrikalari herrikoiekin, berarekin lankidetza hitzarmen bat lotzera bultzatu gaitu.
Esfortzu-probekin eta Indar-ikastaroarekin batera Entrenatzaile zerbitzua Behobia zein Maratoiaren, edota beste edozein lasterketarekin, prestaketa amaitzeko, edo soilik entrenatzeko garaian jarraibide tekniko batzuk eduki ahal izateko, osagarri hobeezina dela pentsatzen dugu.