Klubeko kide eta laguna den Carlos Pérez Olozaga hurrengo kurtsoko +55 (55 urte baino gehiagokoentzat) Ingurumen sentsibilizazio tailerra prestatzen dabil. Tailerra zuzentzen bere laugarren urtea izango da etengabean (beti ezberdinak diren gai eta bisitekin/txangoekin) eta aurreko tailerren batean gure klubeko zenbait lagunek parte hartu zutenez, 2018-2019ko tailerren behin betiko programa bidaltzen dizuegu, korrikalariz osaturiko familia honen ezagutzarako, agian zuentzat interesgarria izan bait daiteke, edota zuen familia zein lagunentzat.
Donostiako Udalak, Plus 55, Donostia Kultura eta Ingurumenaren arteko lankidetzaren eta Club Vasco de Camping Elkartearen (CVCEren) laguntzaren fruitu, Ingurumenaren Sentsibilizazio tailer bat egingo du 2018ko urritik 2019ko maiatzera (dohainik), eta horren helburua izango da udalerriko ingurumen arazo nagusiak eta horiek Klima Aldaketan duten eragina ezagutzea.
Carlos Pérez Olozagak zuzendutako tailerra Ernest Lluch Kultur Etxean egingo da (Anoeta Estadioko eraikinean), hamabost egunean behin egingo da asteazkenean 11:00etatik 13:00etara, 11 saiotan (batek parte-hartze librea izango du), eta 5 bisita/txangotan (goiz osoa).
Irailaren 5ean, 11etan, informazio mintzaldi bat egingo da Okendo Kultur Etxeko areto nagusian, eta bertan zehaztuko dira tailerraren ezaugarriak: helburuak, edukiak… eta bisitak/txangoak.
Matrikulazioa irailaren 5etik aurrera egingo da, lratxeri (+55 programaren dinamizatzailea) 943481915 telefonora (10:00etatik 14:00etara) edo 943310780 telefonora (16:00etatik 18:00etara) deituz, edo helbide elektroniko honetara mezua bidaliz: iratxe_garcia@donostia.eus.
Edozein zalantza argitzeko Carlosekin harremanetan jar zaitezkete, posta elektroniko baten bitartez (cpolozaga@gmail.com) edo 626 671142 telefono zenbakira deituz.
Ondorengo eranskinean 2018-2019 kurtsoko egitaraua zehaztua, bai saio baita bisita/txangoena ere.