Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

   

Joan den igandean, uztailaren 8an, Nerea eta Cristobalek Gasteizeko Ironman Erdia (Half delakoa) egin zuten, hau da, 1.900 metro igeri, 93 kilometro bizikletan eta maratoi erdi bat korrika.

Egunak eurite batekin argitu zuen, bizikletan ibiltzeko kezkagarria bilakatu zelarik, baina pixkanaka pixkanaka eguraldiak hoberantz egin zuen.

Lehenik eta behin Landako urtegian igeriketa izan zen, taldeen artean banaketa oso eskasarekin 2.500 “zoro” irten ginen, guztiak zopa berean aparra egiten.

Horrenbesteko jendetzarekin atzean irten ziren, eta eskukadaren bat eta zurrutadaren bat kenduta, euren kaxa igeri egin zuten 47 minututako denbora batekin.

Ondoren bizikletaren unea iritsi zen, errepide ona, goitibeherak eta jendea aurreratzen. Hemen dena eman zuten eta 31-32 kilometro orduko batez bestekoa irten zitzaien.

Amaitzeko korrikako saioa zuten, Gasteizeko erdigunean 38 gradu zituztelarik. Hemen arazotxoren bat izan zuten, baina egoerak ez zituen gauzak errazten eta amaitzearekin nahikoa egin zuten.

Azkenean 6 ordu eta 11 minututako denborarekin iritsi ziren, Nerea 12.goa eta Cristobal 14.goa izanik euren kategorien barruan.

 

Zorionak bikote!!!