Tánit Pérez de Lecetak berri onak ekarri dizkigu berriro ere, oraingoan T2T bezalako lasterketa batean bigarrengo postua lortuz, mendiko korrikalarien egutegian gero eta garrantzia handiagoa hartzen hasia den lasterketa gogorrean.
Joan den igandean, ekainaren 17an, Tolosako 2 Tontorrak lasterketan parte hartu zuen, 24,5 kilometrotako mendiko lasterketa eta 1.600 metrotako aldapekin, hamarreko antolakuntzarekin eta gogorra bezain polita den lasterketa batean!
Azken orduan parte hartzeko erabakia hartu zuenez eta zertxobait nekaturik iritsi arren… bi lagunekin irten zen, lasterketarekin “gozatzeko” asmoz… aurrera egin ahala, sentsazio onak zituela ikusirik, “dortsalaren efektua” piztu zitzaion eta Uzturre zein Erroizpeko igoeratan sufritzea tokatu zitzaion, baita 5-6 eroriko jasan ere… (larruazala oso ongi izango du ziurrenik, buztinean goitik behera zikindu ostean… jejeje).
3.go postuan joan ondoren, eta lasterketa osoan zehar 4.goa oso gertutik eraman ostean, azken lau kilometrotan bigarrengo postuan ipini eta bere lagunarekin esprinta bota ostean, horrela amaitzea lortu zuen (2h52m), Oihana Kortazarren atzetik (Taniten esanetan, beragandik argi-urteetara, ja, ja, ja…). Borrokatua izan zen, baina modu berean zirraragarria eta pozgarria. Tánit bigarrengo postura igotzen amaitu zuen, azkenean hirugarren egin zuen bere lagunaren ondoan eta posturik gorenean, irabazle bezala, mendiko “makina” bat izan genuen, Oihana Kortazar!!