Joan den ekainaren 2an Legorretako korrikalari goiztiarrak ez ziren izan korrika egin zuten bakarrak. Egun horretan bertan “Korre Music Night”-aren bigarren edizioa ospatzen zen.
Donostiarrak-eko edozein kiderentzat horren ezaguna den ibilbide batekin, gaueko 21,45etan Alderdi Ederreko irteeran Donostiarrak-eko lau ausart agertu ziren, hasiera batetan erraza dirudien ibilbide baten barruan zuten guztia emateko asmoz.
Udaletxeko terrazan aurretiko Zumba pixka batekin, Iñaki Gerica, Iker, Sergio Lucas eta Javier Fuentes elkartu ziren. Irteera puntu berean, baita ondorengo helmugan ere, Jesús Egimendia handia, Patxi Galdós “zapatillaanitza” eta Iñaki Lasa Zegamako basurdea animatzen, baita Luis Peralta errealitatea irudikatzen ere… batzurentzako gordina gainera…
Argi zegoen Gerica Jauna hasieratik “hozka egitera” irtengo zela, Javi Fuentes-ek bere esku zegoen guztia egingo zuela, Iker lagun bat laguntzera irteten zen eta Sergio Lucas-ek lesioa gainditurik zuen probatzera irten zen.
Irteeraren ostean, Ondarretako iturriaren norakoa hartu genuen, guztiak “aske eta arin”, itzuleran berriz Boulevarderantz animatzen gintuen zuzeneko musikarekin eta oinezko zein animatzaileen artean Zigzag batzuk eginez. Sagües-eko norakoan jendea hondartzatik irteten ari da, jada gaua izan arren, eta gu Bakearen Usoraino goaz buelta ematera, Kursaaletik igaroz, Paseo Berritik barrena, Aquariumeko eskailerak erori gabe ahalik eta azkarren jaitsiz. Portutik, jatetxeetako jankideek ez dakite zer pasatzen den… Amaitzeko “Gu”-rako bidea hartuz, barruan dugun guztia eman eta Alderdi Ederreko helmuga zeharkatzen dugu.
Gaueko lasterketa, ezberdina, hezetasun handiarekin, baina gozatuz.