Udaberriko Lasterketak Amigos Solidarios GKErekin koordinatzen du, Lokitaung-en (Kenia) burutzen ari den haurren desnutrizioaren arretarako Pediatria-Unitatearen proiekturako.
Hitz eman bezala, 0 dortsala, horrenbeste urratsengatik eta zuen ahalegin eta eskuzabaltasunarengatik sustatuta, Lokitaung-era iritsi da, Pediatria-Unitatera, eta nola ez, Donostiarrak-eko kamiseta ere (beraiek bertako koordinatzailea eta obra-nagusia dira). Hantxe geratuko dira, EHUko katiluarekin batera, medikuek erabil dezaten lan egiten duten bitartean: “beraiekin nahi duzuena egin ezazue, zuenak dira-eta”.
Pediatria-Unitatea amaiturik dago eta jada lanean ari dira.
Eskerrik asko!!!