Gure kirol-klubak arrakasta handiak lortzen jarraitzen du.
Oraingo honetan, Rosi, joan den igandeko Donostiako Maratoi Erdian lehenengoa geratu zen bere kategorian. Gure koloreak protagonista izaten jarraitzen dute. Zorionak benetan!
"Oso hunkituta nago, C beteranoetan lehenengoa geratu naiz 1 h 42' denborarekin. Beti amestu izan dut sari bat lortzearekin. Kirol-klub honetako kide izaten hasi nintzenetik dezente hobetu dut, bihotzez eskertzen dizuedalarik. Lasterketa batetan parte hartzen dudan bakoitzean ohore bat da niretzako kamiseta hau janztea. Gora Donostiarrak, lasterketa guztietan gure aztarna uzten bait dugu."