Gaur Udaberriko laterketako XV. edizioa ospatu da, korri egiteko eta marka on bat betetzeko egun ezin hobe batetan.
1.549 lasterkarik eman diote hasera probari, iaz baino ehun bat gehiago, eta gutxi batzu besterik ez dute lasterketa utzi behar izan, azkenik 1.537 lasterkari iritsiz helmugara.
Helmuga gurutzatzen lehena Burlatako bizilaguna den Roberto Carlos Trejo izan da, 31’45’’ behar izan dituelarik 10 kilometro burutzeko, bigarren Aitor Etxeberria izanik, eta hirugarren Sergio Roman iritsiz 31’50’’ denborarekin.
Emakumezkoetan Maitane Guerrero hernaniarra izan da irabazlea beste behin ere, 37’21’’ denbora burutuz, ondoren Izaro Rubio, 37’50’’ denborarekin, eta hirugarren Lourdes Colomo 38’08’’ kronoarekin.
Gizonezko eta emakumezko irabazleen sari banaketa opari ugariren zozketarekin bete zen, beste gauza ugariren artean, bi zortedunek bizikleta bana eraman zutelarik.
Atleta guztien parte hartzea eskertzen degu, eta urtero bisita egiten jarraitzera animatzen ditugu, Gipuzkoako lasterketetako egutegian gurea nahitaezko zita bat izan dedin.