Beste urte bat gehiago, eta maratoiko hurrengo ostiralean Klubeko afaria ospatu genuen, Amara Plaza-n. Eta beste behin baita giroa ezin hobea izan zen: umorea, batailak eta oroitzapenak mahai bakoitzean.
KIROL MEREZIMENDU SARIA:
Nerea Hermo eta Iker Gorostegi
KLUBERA DEDIKAZIOA SARIA:
Luismi Uranga eta Carlos Puente.
2015 DONOSTIAKO MARATOIKO SARIAK:
No por mucho madrugar. David Huete. Nahiz eta bere faltan Miguel Angel Goya-ri entregatu zitzaion, bigarren sailkatu bezala.
Te has dormido. Jesus Eguimendia, atseginez Olga Cristobal-i eman ziolarik.
La has clavado. Luismi Uranga.
SARI BEREZIAK:
BIXEN OTAÑO: Bere ibilbide osoarengatik, eta oraindik geratzen zaion guztiarengatik. ZORIONAK BIXEN.
Alazne Mugica eta Marian Garcia aipatu ziren Donostiako maratoiko arrakastarengatik.
Eta era berean, 100 km.ko mundialetan Leo eta Eva-k lortutako dominetatik, mundialetan dominak irabazitako klubeko kideak aipatu ziren:
Leo Sánchez, Eva Esnaola, Joserra Basterra, Luis Peralta, Alberto Manzanares eta Alex Naya.
Peraltaren argazkiak dituzue hemen.