Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Atzo klubeko lau lagun Kontrabandisten lasterketan parte hartzera joan ginen Urdazubi / Urdax-era. Eguraldia zoragarria izan zen korri egiteko, eta lasterketak, ibilbide zoragarri bat izateaz aparte, antolaketa ezin hobea du, eta bolondresak oso atseginak.

Bai irteera eta baita helmuga ere oso xelebreak, "estraperlo"-ko zaku batekin egin behar zirelarik.

Ah, sarien zozketa izan zen baita eta niri sari haundia tokatu zitzaidan: saskia!!

Egun perfektua :-)

 

Denborak:

Josean Soroa, 1:35

Nerea Hermo, 1:45

Cristóbal Bernabé, 1:45

Iosu Larrea, 1:52

 

Proba 15,8 km.takoa da, 656 metrotako desnibel positiboarekin.

Korrika gozatzen den lasterketa eramangarri horietakoa, igoera eta jaitsiera gogorregierik gabe.

Hemen fitxa teknikoa.

Kontrabandistak 2016. Cristóbal eta Nerearen helmugaratzea.
Kontrabandistak 2016. Iosuren helmugaratzea.