Egunotan, ConBici-ko Osasun eta Ingurumen Sailak gure eguneroko jardueretan Covid-19ren prebentzioari buruzko bibliografia argitaratu du.
Argi dago bizikletaz edo oinez joatea lokomozio-bide iraunkorrak eta osasungarriak direla, batez ere Covid-19ren aurkako borrokan.
Baina Carlos Pérez Olozagak eta bere lankideek ConBici-ko Osasun eta Ingurumen sailetik egiten zuten galdera da zer arrisku dugun bizikleta aparkatzen dugunean lanera, eskolara, unibertsitatera, supermerkatuetara, dendetara, tabernetara, jatetxeetara, gimnasioetara, ospitalera, mediku-kontsultara joateko.
Gaurkotasun handiko artikuluak direnez, esteka hauek partekatzen ditugu zuekin, guztientzat interes orokorrekoak izan daitezkeelakoan.