Arantza kendu zuten joan den igandean Eneritz eta JC-k.
Bai bata eta baita besteak ere parte hartua zuten lasterketa honetan, baina berriz ere errepikatu nahi. Eta halaxe egin zuten, eta nola gainera.
Oraingo honetan desberdina izan zen: aurkari guztiak astindu zituzten lasterketaren haseratik, inork aurrea hartu nahi ez zuela ikusirik ihesari emanez. Tour-ean gertatzen den moduan, inork ez zien jarraitu, gero harrapatuko zituztelakoan...inuzente galantak!!! Haseran irabazitako segunduak lagun zituztela burutu zuten lasterketa. Aurkarien mugimenduez oharkabetu gabe jarraitu zuten borrokan, eta bikote batek bakarrak murriztu ahal izan zuten aldea, baina jada haseran lortutako abantaila nahikoa zen; beraiek baino bizkorragoak izan behar zuten, eta hordurako JC eta Eneritz hegan zihoazen, ezin izan zituztelarik harrapatu.
LASTERKETA POLITT BAT. ZORIONAK TXAPELDUNAK.